Euskal Filologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta ibilbide profesional osoa itzulpengintzaren alorrean egin du. Itzulpengintza eta Interpretazioko karrera sortu aurretik EHUk zuen Itzulpen Masterreko irakasle izan zen 1996-2000 bitartean.
Itzulpen Ataleko ardura izan du Joseba Erkiziak Gipuzkoako Foru Aldundian, 1983az geroztik. Urte luzetan, gogotik saiatu da administrazio esparruko itzulpengintza eta itzultzaileen lana duintasunez eta bitarteko egokiz hornitzen, baita lan talde ongi prestatu eta zaildua antolatzen ere.
Administrazio eta lege esparruko terminologiaren alorrean lan ugari egina da biltzar, mintegi eta abarretan, eta baita artikulu ugari argitaratua ere, IVAPen Administrazioa Euskaraz aldizkarian. Horrez gain, Euskararen Aholku Batzordearen lanetan partaide izan da, Terminologia Batzordean, hain zuzen ere. HABE erakundearen zuzendari izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2005. urtean eta bertan jardun zuen 2017a arte.
EIZIEko lehendakari izan zen 1996-1998 urte bitartean.
Loturak
2015-12-29
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa tekniko-zientifikoak literatura saiakera | euskara gaztelania | euskara gaztelania |
zinpeko itzulpena | euskara gaztelania | euskara gaztelania | |
interpretazioa | aldiberekoa | euskara gaztelania | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||