Kazetaritzako Gradua ikasi nuen (EHU, 2014) eta urteak eman ditut frantsesa ikasten eta euskararekin loturiko esparru desberdinak lantzen eta aztertzen (ikastaroak egiten, euskara elkarte batean lanean, 4. hizkuntza eskakizuna prestatzen eta abar).
Kazetaritzaren mundua pixka bat –gutxi– ezagutu ostean eta euskara-elkartean hainbat urtez haurrekin lan egin ostean, itzulpengintzaren mundura salto egitea erabaki nuen. Hori horrela, 2018an, Hori-Hori SA itzulpengintza-enpresan hasi nintzen lanean. Gaur egun, bertan dihardut lanean eta itzultzaile-, zuzentzaile- eta kudeatzaile-zereginak burutzen ditut.
Politika- eta gizarte-gaiak ditut gustuko: bereziki, esparru horien inguruko solasaldi eta eztabaidetan murgiltzea: pentsamendu politikoak, hizkuntza-politikak, feminismoa, lgtbifobia, arrazismoa…
2022-10-10
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa tekniko-zientifikoak | euskara frantsesa gaztelania | euskara frantsesa gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||