Txiki-txikitatik hizkuntzek liluratuta, Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua ikasi nuen Gasteizen (EHU, 2022), eta guztiz maitemindu nintzen itzulpengintzarekin. Gradua amaitzean, Kulturaz Sormen Beka irabazi nuen Maria Oses itzultzaile eta lagun-minarekin, eta elkarrekin itzulpen eta sorkuntzan oinarritutako ikuskizuna sortu genuen (‘Intsumisoena’).
Ondoren, Austriara joan nintzen gaztelaniazko hizkuntza-laguntzaile eta, han nintzela, ikus-entzunezkoak itzultzen hasi nintzen. Zinemaldian Harreman Publikoetako Sailean lan egiteko itzuli nintzen hainbat hilabetez Donostiara eta, beste tarte luze batez Austrian egon ondoren, berriz naiz bueltan Euskal Herrian.
Gaur egun, era askotako itzulpen-lanetan nabil –besteak beste, poesia-bilduma eta errezeta-liburuekin–, baita itzulpengintzari buruz ahal bezainbeste ikasten ere.
Itzultzeaz gain, musikazale amorratua naiz, eta izugarri gustatzen zait kulturako arlo ezberdinak disfrutatu eta batzea.
2024-03-18
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak komunikazioa, marketing-a, turismoa literatura antzerkia komikia haur eta gazte literatura narratiba poesia saiakera ikus-entzunezkoak azpititulazioa bikoizketa gidoiak | alemana euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara frantsesa gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||
liburuak |
Rifqa El-Kurd, Mohammed (2024) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Rifqa
testu mota: Poesia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2022 argitaletxea: Katakrak argitaratze lekua: Iruñea jatorrizkoaren herrialdea: Palestina Kritikak
Haserrea luxua denean Ibon Egaña / Deia, 2024-10-19
Behin-behinean bizitza Irati Majuelo / Berria, 2024-09-29
bestelako testuak
Sei poema Cattana, Gata (2022) [es > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: armiarma.eus - oharrak: Itzulpen hau Poesia itzulia euskaraz - Gata Cattanaren Mohs eskala gradu amaierako lanaren parte da (EHU, Itzulpengintza eta Interpretazioko gradua). |