honi buruz saioa hasi

 

Xabier Aristegieta Okiñena

Donostia, 1970

EIZIEko bazkide


kontaktua

 

Donostian jaio bazen ere, andoaindarra da Xabier Aristegieta. Zuzenbidean lizentzatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta kazetaritza-ikasketak egin zituen unibertsitate berean. MBA ikasketak ere egin zituen, Deustuko Unibertsitatean, hala nola musika eta piano ikasketak.

Euskarako itzultzaile eta interpretea Nafarroako Parlamentuan, 1997tik 1999ra arte eta 2000. urtetik gaur arte; 1999-2000 bitartean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan jardun zuen itzultzaile eta interprete.

Ingelesa-gaztelania zinpeko itzultzailearen habilitazioa lortu zuen 2011. urtean.

Agatha Christieren zenbait lan euskarara ekartzeaz gain, Jodi Deanen Crowds and party saioa itzuli du gaztelaniara (Multitudes y partido).

Beheragoko loturetan jasotzen direnez gain, artikulu hauek argitaratu ditu: Nafarroako Parlamentuko esperientzia (2000ko azaroa), Pello Esnalen Hitz-ordena: erabilera estrategikoa liburuaren iruzkina, Ardura eta erantzukizuna eta  Nolako segurtasuna da segurtasun juridikoa?, azken biak Administrazioa Euskaraz aldizkarian.

EIZIEko Zuzendaritza Taldeko kidea (2009-2011).

 

Loturak

-       Xabier Aristegietaren artikuluak 31 eskutik blogean

-       Xabier Aristegietaren lanak Inguma datu-basean

2017-11-22

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
juridiko-ekonomikoak
literatura
narratiba
euskara
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
ingelesa
zuzenketaeuskara
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
ingelesa

liburuak
 

Hilketa lokartua  Christie, Agatha (2020) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Sleeping Murder
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1976
argitaletxea: Igela
bilduma: Enigma
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra
Kritikak
Emakume burutsu eta ausartak Irati Majuelo / Berria, 2020-12-20

Hilketa lokartua  Christie, Agatha (2008) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Sleeping Murder
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1976
argitaletxea: Igela
bilduma: Enigma
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra
Kritikak
Heriotza lokartua Mikel Garmendia / eizie.org, 2009-03-31
Hiltzaileak aukeran Mikel Ayerbe / Berria, 2009-03-29

Heriotza Nilo ibaian  Christie, Agatha (2006) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Death on the Nile
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1937
argitaletxea: Igela
bilduma: Enigma
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra
Kritikak
Heriotza Nilo ibaian Mikel Garmendia / Eizie.org, 2007-05-07
 
« atzera egin

PDF bihurtu