Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUn, lehendabiziko promozioan. Birminghamen (Ingalaterra) ibilia da euskarazko irakurle, eta interprete ere jardun du. Bertsolaritzaren munduan ere badu itzalik, 2006an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi baitzuen.
Tenessee Williamsen Desio izeneko tranbia eta Calderón de la Barcaren Bizitza amets euskaratu ditu Literatura Unibertsala bildumarako (bigarrenarekin Itzulpengintzako Euskadi Sarietako finalista geratu zen, 2013an).
Donostia 2016ko Kultur Zuzendaria izan da.
Loturak
- Xabi Payaren lanak Inguma datu-basean
2017-08-07
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | literatura narratiba poesia | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||
liburuak |
100 kantu [Antologia] Dylan, Bob (2021) [en > eu]
testu mota: Poesia
argitaletxea: Elkar bilduma: Elkar poesia argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: AEB Kritikak
Kantatzeko itzuli Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-02-12
Bizitza amets Calderón de la Barca, Pedro (2012) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: La vida es sueño
testu mota: Antzerkia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1635 argitaletxea: Alberdania ; Erein ; Igela bilduma: Literatura Unibertsala; 156 argitaratze lekua: Irun ; Donostia ; Iruñea jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Kritikak
Itzulpena amets Ainara Maia / Gara, 2013-12-08
Ospelaren adierak Igor Estankona / Deia, 2013-07-27
Ametsa bizialdi Karlos del Olmo / eizie.org, 2013-04-16
Maite nuen Gavalda, Anna (2009) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: Je l'aimais
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2003 argitaletxea: Alberdania bilduma: Narratiba argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa) jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia Kritikak
Maite nuen Mikel Garmendia / eizie.org, 2010-02-04
Herria Darrieussecq, Marie (2009) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: Le Pays
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2005 argitaletxea: Alberdania argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa) Kritikak
Marie, youngiarren herrian Inma Errea / EIZIE, 2010-09-16
Zer gara gutariko bakoitza? Bixente Serrano Izko / Berria, 2010-04-25
Desio izeneko tranbia Williams, Tennessee (2005) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: A Streetcar Named Desire
testu mota: Antzerkia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1947 argitaletxea: Alberdania ; Elkar bilduma: Literatura Unibertsala; 114 argitaratze lekua: Irun ; Donostia jatorrizkoaren herrialdea: AEB Kritikak
Anbiguoa eta ihesbidez betea Josu Lartategi / Deia, 2006-03-21
Desioa tranbiaz datorrenekoa Karlos del Olmo / Berria, 2006-01-17
Desioaren ibilerak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-01-13
Peter Pan eta jaka eskarlata McCaughrean, Geraldine (2006) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Peter Pan in Scarlet
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Zubia argitaratze lekua: Etxebarri (Bizkaia) jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Ahozko Euskal Literaturaren Antologia = Antología de la Literatura Oral Vasca = Anthology of Oral Basque Literature Payá Ruiz, Xabier (2013) [eu > es|es|en|en]
jatorrizkoaren titulua: Ahozko Euskal Literaturaren Antologia
testu mota: Hizkuntza eta literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2013 argitaletxea: Etxepare Euskal Institutua bilduma: Euskal Antologiak argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Holly Pike |