
Euskal idazle eta itzultzailea. Oso txikia zela, Markinara joan zen bizitzera, eta horregatik da Markinako Eskola deitutakoaren parte, beraren osaba J.A. Mogel bezala. Lehen emakume euskaldun idazletzat hartzen da, garai hartan emakumeek artean ere eskolak jasotzeko baimenik ez zuten arren, eta txikitatik erakutsi zuen irakurtzeko zaletasun handia. Ipuin herrikoiak eta alegia klasikoak zituen gustuko. 22 urterekin, Ipui onac (1804) argitaratu zuen, non Esoporen berrogeita hamar fabula latinetik gipuzkerara euskaratu zituen. Itzulpenetarako, gipuzkera hartu zuen eredu, baina nabarmenak dira bizkaieraren ukituak ere. Liburuaren argitalpena bultzagarria suertatu zen; izan ere, liburuak, helburu didaktiko eta morala bazuen ere, euskarazko haur eta gazte literaturaren oinarriak ezarri zituen, eta aurrerapena ere bai literaturari dagokionez, nahiz eta artean ekarpen estetiko argirik ez izan. Alegiaren loraldiaren sorrera ere ekarri zuen berekin. Itzulpen ereduari dagokionez, haren sintaxia kritikatua izan da, erdarek kutsaturik omen dagoelako aditu batzuen aburuz. Hala ere, liburuak arrakasta handia izan zuen, eta gerora hainbat edizio izan ditu.
Itzultzeaz gain, gabon-kantak, bertsoak eta poemak ere idazten zituen. Mogelengana jo zuen, besteak beste, Ulibarri idazleak, beraren idatziak berrikusi eta zuzen zitzan inprentara eraman baino lehen. Haren zeregina behar bezala ulertzeko, kontuan hartu behar da Erdi Aroaren amaieran hileta-kantu eta bertsoak abesten zirela beiletan, eta horietako asko emakumeek idatziak zirela, hala nola Sancha Ochoa de Ozetak, Milia Lasturkok eta Sancha Ortizek. Mogelen beste itzulpen bat, zeina «Traducida del romance al bascuence, por doña Vicenta de Moguel» legendarekin argitaratu baitzuten, Luis de Borbon Toledoko kardinalaren gutun batena izan zen (1820), eta horrek adierazten du gizonek menderatutako literatur mundu hartan ospe handia izan zuela azkoitiar idazle eta itzultzaileak.
Karlos del Olmo (PHTE atarian, Portal Histórico de la Traducción en España)
Loturak
- Auñamendi Eusko Entziklopedia
2021-03-17
| liburuak |
|
Ipui onak Mogel, Bizenta (2017) [grc > la > eu]
jatorrizkoaren titulua: Αἰσώπου μῦθοι/Aisôpou muthoi (grc) Fabulae Aesopiae (la)
testu mota: Literatura argitaletxea: Bizkaiko Foru Aldundia argitaratze lekua: Bilbo Ipui onak Mogel, Bizenta (1991) [grc > la > eu]
jatorrizkoaren titulua: Αἰσώπου μῦθοι/Aisôpou muthoi (grc) Fabulae Aesopiae (la)
testu mota: Literatura argitaletxea: Euskal Editoreen Elkartea argitaratze lekua: Donostia beste itzultzailea(k): Ipui onak Mogel, Bizenta (1963) [grc > la > eu]
jatorrizkoaren titulua: Αἰσώπου μῦθοι/Aisôpou muthoi (grc) Fabulae Aesopiae (la)
testu mota: Literatura argitaletxea: Auspoa argitaratze lekua: Tolosa (Gipuzkoa) beste itzultzailea(k): Ipui onak Mogel, Bizenta (1912) [grc > la > eu]
jatorrizkoaren titulua: Αἰσώπου μῦθοι/Aisôpou muthoi (grc) Fabulae Aesopiae (la)
testu mota: Literatura argitaletxea: Euskal Esnalea argitaratze lekua: Donostia beste itzultzailea(k): Ipui onac Mogel, Bizenta (1880) [grc > la > eu]
jatorrizkoaren titulua: Αἰσώπου μῦθοι/Aisôpou muthoi (grc) Fabulae Aesopiae (la)
testu mota: Literatura argitaletxea: Establecimiento Tipo-Litográfico de Beti-Bat argitaratze lekua: Bilbo beste itzultzailea(k): Ipui onac Mogel, Bizenta (1804) [grc > la > eu]
jatorrizkoaren titulua: Αἰσώπου μῦθοι/Aisôpou muthoi (grc) Fabulae Aesopiae (la)
testu mota: Literatura argitaletxea: Antonio Undiano argitaratze lekua: Donostia beste itzultzailea(k): bestelako testuak
Ipui onak Mogel, Bizenta (2023) [grc > eu]
testu mota: Literatura
non argitaratua: eLiburutegia - oharrak: Ahotsak: Ainhoa Aierbe eta Iñaki Beraetxe Jatorrizko alegien sortzailea: Esopo Bizenta Mogelek itzuliak eta egokituak 1804an lehenengo argitalpena on-line eskuragarri Argitalpen guztiak: 1804, 1880, 1912, 1963, 1991, 2017 eta 2023 (audioa) Liburuari buruzko informazioak Edukia: Esoporen 50 alegia, Bizenta Mogelek latinetik euskarara itzulitakoak. Ondoren Joan Antonio Mogelek bertsotan idatzitako 8 alegia gehiago jasotzen dira |