Itzulpengintza Gradua ikasi zuen EHUn, eta itzulpen-praktikak egin zituen Gipuzkoako Foru Aldundian. Ondoren, Saretik Hizkuntza Zerbitzuetan aritu zen lanean, askotariko testuak itzultzen: testuliburuak, testu administratibo-juridikoak, ekonomia eta politika arlokoak eta haur literaturakoak, batik bat.
Bi ikasturte eman zituen hizkuntza-irakasle lanetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan euskara irakasle eta Hizkuntza Eskola Ofizialean aleman irakasle.
Gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko itzultzailea da.
2024an, Minaberri beka irabazi du, Laurie Hasle Anderson idazlearen Speak itzultzeko.
EIZIEko Zuzendaritzako kide da 2023ko Batzar Nagusiaz gero.
2024-07-30
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak komunikazioa, marketing-a, turismoa tekniko-zientifikoak literatura antzerkia komikia haur eta gazte literatura narratiba poesia saiakera | alemana euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa | euskara gaztelania | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||
liburuak |