honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Lorentzo Zugazaga Martikorena

Gamiz, 1943

EIZIEko ohorezko bazkide


kontaktua

Derioko Seminarioan ikasi zuen gaztetan, eta 1968an abade lanei ekin zien Bilboko Peñascal Parrokian. Gero, Deustuko Unibertsitatean Teologian lizentziatu zen, eta Erroman Hezkuntza Zientzietan doktoratu 1984. urtean.

 

Hainbat eliza eta parrokiatan izan ditu destinoak: Gernikan, Sondikan, Getxon… Bestalde, 1974tik aurrera Eleizbarrutiko Abade Kontseiluko kide da. 80ko hamarkadan ere irakasle jardun zuen, lehenik hainbat institututan eta gero Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultatean.

 

Euskalgintzari dagokionez, Euskara ikasteko Metodoak prestatzen aritu izan da. Batetik, Patxi Altunaren Euskera, ire laguna sortu zuen bizkaieraz, 1970. urte aldera Derioko Seminario Txikirako (argitara gabea). Bestetik, Aurten bai! metodoaren liburuxka guztien (1-30) berrikuslea izan da.

 

Erlijio-testuakitzultzen ere aritu izan da, eta hori dela eta EIZIE Elkarteak ohorezko bazkide izendatu zuen 2002an. Elkarte beraren Itzulpen Antologia III liburuan talde lanean egindako Elizen arteko Biblia eta Eliz Testuak daude irakurgai.

 

Loturak

 

 

2014-08-26

« atzera egin

PDF bihurtu