Itzulpengintza eta Interpretazio Gradua ikasi zuen EHUn (2017). Ikasketak amaitu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko itzultzaile eta interprete bekadun izan zen hiru hilabetez. Ordutik itzultzaile, interprete eta zuzentzaile autonomo lanetan aritu da. Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemanarekin egiten du lan.
2019tik 2022ra Literaturia jaialdiko antolakuntzan aritu da, eta EIZIErekin elkarlanean, bertan egindako ekitaldiak kudeatzen.
EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide da 2021eko Batzar Nagusiaz geroztik.
2022-05-31
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa literatura ikus-entzunezkoak azpititulazioa | alemana euskara frantsesa gaztelania ingelesa katalana | euskara gaztelania ingelesa |
interpretazioa | aldiberekoa | euskara gaztelania ingelesa katalana | euskara gaztelania ingelesa |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||