honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Eneko Gartzia Barriocanal

Gasteiz, 1995

EIZIEko bazkide


kontaktua

    Gasteizen jaio eta bertako Letren Fakultatean Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak bukatu nituen 2018an. Gradua bukatzekotan nengoela, Zekine Türkeri-ren Uda batez Kurdistanen itzultzeko aukera sortu zitzaidan Gerardo Markuletarekin batera, zeina atsegin handiz egin nuen.

Hartaz geroztik, hainbat lanetan aritu naiz, besteak beste itzultzaile autonomo eta euskara irakasle (l7 programan UEU eta Labayruren bitartez, eta IKA euskaltegian). Tarteka, itzulpen eta zuzenketarekin lotutako boluntario-lanak egin ditut testu artistiko eta akademikoak itzultzen, eta dokumentalak azpidazten.

Horrez gain, landa-eremuarekin engaiatutako proiektuetan parte hartu izan dut, ildo horretako ikasketak ere egin baititut. Une honetan, bazkide-langilea naiz Barrundiako Ekonomatoan.

Lanean ez nagoenean, gustuko dut mendian ibiltzea, oinez zein lasterka; baita lagunekin literaturaren irakurketak trukatzea, sarri garagardo batzuekin batera.

 

2025-09-02

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenakomunikazioa, marketing-a, turismoa
literatura
komikia
narratiba
ikus-entzunezkoak
azpititulazioa
gaztelania
ingelesa
euskara
zuzenketaeuskara

liburuak
 

Uda batez Kurdistanen : erresistentzia istorioak, Estatu Islamikoaren, okupazioaren eta erbesteratzeen aurka  Türkeri, Zekine (2018) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Un verano kurdo : historias de resistencia al ISIS, a la ocupación y al exilio
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2017
argitaletxea: Elkar
bilduma: Lekuko; 26
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Kurdistan
beste itzultzailea(k): Gerardo Markuleta
 
« atzera egin

PDF bihurtu