Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua egin zuen UPV/EHUn (2017), eta, ondoren, bi master: Interpretazioko Masterra Heriot Watt unibertsitatean (2018) eta Terminologiako Masterra Pompeu Fabra unibertsitatean (2021).
Gaur egun, Eusko Legebiltzarrean dihardu itzultzaile, interprete eta zuzentzaile. Aurretik, Bizkaiko Batzar Nagusietako itzultzaile-interprete (2023-2025), UPV/EHUko irakasle (2019-2023 eta 2024-2025) eta itzultzaile eta interprete autonomo izan zen (2018-2021).
2024ko apirilaren 26an aurkeztu zuen nazioarteko doktore-tesia, UPV/EHUn, aldibereko interpretazioaren inguruan: "Aldibereko interpretazioa eta Eusko Legebiltzarreko diskurtsoa: enuntziatu parentetikoen eta modalizazioaren azterketa corpus elebidun eta hirukoitz batean”.
Halaber, SENEZ aldizkariko erredakzio-batzordeko kide da 2022tik, eta 31 ESKUTIK blogeko kolaboratzaile 2023tik.
EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide da 2021eko Batzar Nagusiaz geroztik.
2025-04-10
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak komunikazioa, marketing-a, turismoa literatura antzerkia haur eta gazte literatura narratiba poesia saiakera ikus-entzunezkoak azpititulazioa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa loturazkoa xuxurlaketa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zinpeko interpretazioa | euskara gaztelania | euskara gaztelania | |