Casimiro Juan José Pérez Aguirre, Felipe de Fuenterrabia, Hondarribian jaio zen, 1919an.
1931an, Humanitateko ikasketak egin zituen, Altsasun, eta, 1936an, Zangozako nobiziotzan sartu zen. 1937an, Filosofiako ikasketan egiten hasi zen, Lizarran, baina utzi egin behar izan zituen 20 hilabetez, Gerra Zibilean parte hartzera deitu baitzuten. Salamancako Unibertsitate Pontifikalean jarraitu zuen Teologia ikasketak egiten, eta 1943-1944 ikasturtean lortu zuen Batxilergoko Gradua. Igualadan urtebetez irakasle ibili eta gero, Erromako Institutu Biblikora joan zen Bibliako Goi Ikasketak egitera, eta Bibliotekonomiako diploma ere eskuratu zuen Vaticanoko Liburutegian.
1949an, Iruñeko Eskritura Santuan hasi zen irakasten: Kaputxinoen Teologatuan lehendabizi, eta Teologiako Goi Ikasketen Ikastetxe Nagusian ondoren.
Blibiaren inguruko esparruan, batez ere itzultzaile gisa da ezaguna, testu sakratuak itzultzen egindako lan handiagatik.
2002, EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen.
Loturak
- Felipe de Fuenterrabiaren lanak Espainiako Kaputxinoen Liburutegian
Iturria: Iruñeko kaputxinoak. San Pedro parrokia
2020-12-30