honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda
Jesus Maria Arrieta Sagasti

Donostia, 1947

EIZIEko ohorezko bazkide



Elizgizona eta idazlea. Eliz-ikasketetan diplomatu zen Donostiako Jesusen Bihotzaren Elizbarrutiko Seminarioan (1958-1970). 1970eko uztailaren 25ean apaiztu zen.

Eibarko El Salvador parrokiko koadjutore izan zen (1970-1981), Mutrikuko Andre Maria Zeruratzea parrokiako apaiz lagunkidea (1981-1990) eta hainbat ikastetxetan erlijio irakaslea (1970-1990). 1990az geroz Donostiako Apaizgaitegi Nagusiko errektore da.

Elizen Arteko Biblia euskaratzeko lan-taldeko kidea izan zen (1976-1994), eta 2002an EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen.

Historiako hainbat eskuliburu idatzi ditu, bai eta haur literaturako kontakizunak eta pastoraletako saiakerak ere.

Iturria: Auñamendi Entziklopedia

2020-12-30


liburuak
 

Munduaren itzulia laurogei egunetan  Verne, Jules (2002) [fr > eu]

testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Erein
bilduma: Auskalo-Bumeran; 31
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
beste itzultzailea(k): J. Karlos Arrieta

Munduari ingurua 80 egunetan  (1980) [fr > eu]

jatorrizkoaren titulua: Le Tour du monde en quatre-vingts jours
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1873
argitaletxea: Erein
bilduma: Bidean
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
beste itzultzailea(k): J. Karlos Arrieta
 
« atzera egin

PDF bihurtu