Elizgizona eta idazlea. Eliz-ikasketetan diplomatu zen Donostiako Jesusen Bihotzaren Elizbarrutiko Seminarioan (1958-1970). 1970eko uztailaren 25ean apaiztu zen.
Eibarko El Salvador parrokiko koadjutore izan zen (1970-1981), Mutrikuko Andre Maria Zeruratzea parrokiako apaiz lagunkidea (1981-1990) eta hainbat ikastetxetan erlijio irakaslea (1970-1990). 1990az geroz Donostiako Apaizgaitegi Nagusiko errektore da.
Elizen Arteko Biblia euskaratzeko lan-taldeko kidea izan zen (1976-1994), eta 2002an EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen.
Historiako hainbat eskuliburu idatzi ditu, bai eta haur literaturako kontakizunak eta pastoraletako saiakerak ere.
Iturria: Auñamendi Entziklopedia
2020-12-30
liburuak |
Munduaren itzulia laurogei egunetan Verne, Jules (2002) [fr > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Erein bilduma: Auskalo-Bumeran; 31 argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia beste itzultzailea(k): J. Karlos Arrieta Munduari ingurua 80 egunetan (1980) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: Le Tour du monde en quatre-vingts jours
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1873 argitaletxea: Erein bilduma: Bidean argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia beste itzultzailea(k): J. Karlos Arrieta |