honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda
Juan Apecechea Perurena

Goizueta, 1930

EIZIEko ohorezko bazkide


kontaktua

Goizuetar teologoa. Iruñeko Kontzilio-Apaiztegian Eliz Ikasketak egin, Erromako Unibertsitate Gregorianoan Teologian lizentziatu eta Gasteizko Teologia Fakultatean doktoratu zen. Bibliako Zientzietan lizentziatu zen Erromako Institutu Biblikoan eta irakasle emeritua izan zen Iruñeko Ikasketa Teologikoen Goi Mailako Zentroan eta Gasteizko Teologia Fakultatean. 1979ko abenduaren 20an, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. Iruñeko Artzapezpiku Barrutiko Euskal Pastoraletzaren saileko zuzendariordea da, eta Basaburua Nagusiko bost parrokiatako parrokoa.

Elcanoko bikario Joakin Lizarragaren obran aditua da, eta autore horri buruzko hainbat lan argitaratu ditu, baita haren literatura produkzioaren zenbait edizio kritiko ere: Doctrina christioaren cathechima I, Fede christioaren gain (1979), Koplak / Joakin Lizarraga (1983), Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak / Joakin Lizarraga (1994), Joakin Lizarraga, Elcanokoa: 1748-1835 (2008).

Nafarroako Kultura Kontseiluko eta Nafarroako Euskararen Kontseiluko kide izan zen. 2002a, EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen.

Gai erlijiosoei buruzko hainbat lan ere idatzi ditu: Desde el Evangelio (1993), Remodelación pastoral de Navarra (2000), Hacia la nueva evangelización (2012).

 

Iturria: Auñamendi Entziklopedia

30-12-2020

« atzera egin

PDF bihurtu