Lyon II unibertsitatean egin nituen itzulpengintzako ikasketak (2014) eta, irakaskuntzari eskainitako urtebeteko parentesiaren ondoren, aldibereko eta esan osteko Interpretazio masterrari ekin nion Madrilgo Comillas unibertsitatean (2016). Handik gutxira, Erasmus + beka bati esker, Bruselako Copa-Cogeca erakundean itzulpen eta interpretazio praktikaldi bat egiteko aukera izan nuen. Hein handi batean praktikaldi horretan lortutako esperientziak lagunduta, Bruselatik itzultzean nire kontura hasi nintzen lanean. Hala, 2018tik itzultzaile eta interprete autonomo gisa dihardut Euskal Herrian barrena, eta euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ditut lan-hizkuntza.
2021-06-29
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa literatura | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa loturazkoa xuxurlaketa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania ingelesa |
liburuak |
Egun on, kimu txiki Crahay, Anne (2017) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: Bonjour, le calme
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Ibaizabal argitaratze lekua: Amorebieta-Etxano (Bizkaia) jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia Kritikak
Oohhhmmmm Imanol Mercero / Berria, 2018-03-04
|