Ingeles Filologiako lizentziaduna, egun itzulpengintzako irakasle da UPV/EHUn. Unibertsitatean lanean hasi aurretik, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko eta Arabako Probintzia Auzitegiko itzultzaile-interprete ofiziala izan zen.
Batik bat ikus-entzunezko itzulpena ikertu du, eta makina bat artikulu idatzi du gai horren inguruan, besteak beste Senez aldizkarian. TRALIMA-ITZULIK literatur eta ikus-entzunezko itzulpenaren ikerketa taldeko kide da. Halaber, EHUren Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoaren zuzendaria da.
2009an aurkeztu zuen doktoretza tesia, ETB1eko haur eta gazte programazioko ikus-entzunezko itzulpengintza azterturik: La traducción audiovisual en ETB-1: Estudio descriptivo de la programación infantil y juvenil.
Senez aldizkariko erredakzio batzordeko kide izan zen 2007tik 2014ra.
Literatura Unibertsala bildumarako Bidaia Sentimentala Frantzia eta Italian zehar euskaratu du, Laurence Sternerena.
Loturak
- Bibliografia (TRALIMA-ITZULIK)
- Elkarrizketa unibertsitatea.net blogean
- Josu Barambonesen lanak Inguma datu-basean
(Argazkia Bizkaie.biz webgunetik hartua)
2016-09-20
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania | |
liburuak |
Lardaska Highsmith, Patricia (2020) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: The Blunderer
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1954 argitaletxea: Txalaparta argitaratze lekua: Tafalla jatorrizkoaren herrialdea: AEB Kritikak
Erruduna nor den Joannes Jauregi / Berria, 2020-04-19
Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar Sterne, Laurence (2016) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Sentimental Journey through France and Italy
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1765 argitaletxea: Elkar bilduma: Urrezko Biblioteka; 14 argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Irlanda Kritikak
Hitz eta sentimenduen bozkarioa Hasier Rekondo / Deia, 2016-11-12
Bidaia sentimentala Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-11-05
Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar Sterne, Laurence (1998) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Sentimental Journey through France and Italy
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1765 argitaletxea: Ibaizabal bilduma: Literatura Unibertsala; 71 argitaratze lekua: Euba jatorrizkoaren herrialdea: Irlanda Kritikak
Bidaia kronika baino areago Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-02-27
|