Axun Aierbe Mendizabal 1968ko apirilaren sortu zen, Altzon, eta 2008ko apirilean hil zen, Donostian. Euskal Filologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Hizkuntza Plangintzarako Diploma eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktore-tesia administrazioko euskarari buruz egin zuen, Miren Azkarateren zuzendaritzapean.
Lan ibilbidea Ibarrako Udalean hasi zuen, 1987an, itzultzaile eta liburuzain-laguntzaile gisa lehendabizi, eta itzultzaile eta euskara teknikari gisa geroago. Langintza horietan aritu zen 2002ra arte. Geroztik, EHUko irakasle izan zen Gasteizko Letren Fakultatean, Itzulpengintza eta Euskal Ikasketak Sailean. Fakultateko dekanorde ere izan zen.
Itzulpenaren esparruan, Felix Ugarte Itzulpen lehiaketa hiru bider irabazi zuen lan hauek euskaratuta: 2001ean, M. Teresa Cabré-ren Terminologie ou terminologies? Specialité linguistique ou domaine interdisciplinaire?; 2002an, Juan Carlos Sagerren Terminología y traducción; eta, 2003an, Laura Santamariaren La traducció jurídica, paraula del traductor?
Euskal kulturako zenbait taldetako kide izan zen –besteak beste, Adorez eta Atseginez mintegikoa eta Galtzaundi elkartekoa–, baita Euskaltzaleen Topaguneko sustatzaileetako bat.
2008an hil zen Axun Aierbe, eta hurrengo urtean omenaldi xume bezain hunkigarria egin zioten EHUn, beraren lankideek eta familiakoek.
Loturak
2015-11-19
liburuak |
Ibarra : erabateko herria = todo un pueblo Linazasoro, Iñaki (1997) [es > eu]
testu mota: Geografia eta historia
argitaletxea: Ibarrako Udala argitaratze lekua: Ibarra |