Donostiako Kontserbatorioan musika ikasketak egin ondoren (1987), Hispaniar Filologia gradua eskuratu zuen, Deustuko Unibertsitatean (1989).
Urnietako "Musikasi" udal musika eskolan akordeoi irakaslea izan zen, 1987tik 1990era.
1993tik 2015era, Oxford University Press argitaletxearentzat lan egin zuen, hiztegi elebidunetan nahiz testu liburuetan.
1997–1998 ikasturtean, Itzulpengintza eta Interpretazio Masterra egin zuen, UPV-EHUn. Geroztik itzultzaile-interprete dabil, freelance gisa.
2004tik 2007ra bitartean, "Interpretazio Praktikak" (eu/es-en) irakasgaian irakasle jardun zuen, UPV/EHUko Itzulpengintza eta Interpretazio Graduan.
EIZIEko idazkaria izan zen 2001-2003 urteetan, eta zuzendaritza taldeko kide 2003tik 2005era. Elkarteko beste jarduera batzuetan ere zuzeneko ardura izan du, hala nola "Literatura Unibertsala" bilduma sustatzeko saioetan eta "Shakespeareren Ametsa biziarazten" programaren barruan gauzatu ziren zenbait ekitalditan.
2016tik 2019ra, DSS2016 Fundazioak eta Donostia Kulturak gauzatutako "Beste hitzak–Other Words" europar proiektuaren zuzendari artistikoa izan zen.
2023-07-28
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania ingelesa |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa loturazkoa xuxurlaketa | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania ingelesa | ||
liburuak |
Viaje a la rebelión : Bio-gráfica de Agosti Xaho Urmeneta, Asisko (2021) [eu > es]
jatorrizkoaren titulua: Aztihitza : Xahoren biografikoa
testu mota: Komikia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018 argitaletxea: Pol·len ; Erroa bilduma: Edicions especials argitaratze lekua: Bartzelona ; Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria |