honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Carmelo Etxenagusia Uribe

Iurreta, 1932 / Bilbo, 2008

EIZIEko ohorezko bazkide



Oharra: Berari buruzko biografia eta informazio zabala. (Bidegileak 56) | http://bit.ly/U3yrqd

Karmelo Etxenagusia euskal idazle eta apaiza izan zen. Apaiz ikasketak Gordexola, Artea eta Gasteizko seminarioetan egin zituen. 1955ean apaiztu zen Begoņan eta ondoren Derio seminarioko irakasle izendatu zuten. Geroago Madrilen eta Erroman jarraitu zituen ikasketak.

 

Gaztetatik izan zuen euskara lantzeko grina. Besteak beste, bizkaierako klasikoak, Orixe, Lizardi, etab. irakurtzen ikasi zuen euskara literarioa. 1967an euskara ikasgai bihurtu zuten seminarioko ikasketetan eta Etxenagusia izan zen irakasle. 1969an, Mikel Zaraterekin batera, Derioko Udako Ikastaroak sortu zituen, helduen alfabetatzea bultzatzeko. Aldi berean, ikastaro horien inguruan sortu zen Labayru ikastegiaren sortzaile eta bultzatzaile esanguratsuenetako bat izan zen. 1965ean euskaltzain urgazle izendatu zuten.

 

Bilboko elizbarrutian liturgia lanak euskaratzen jardun zuen beste euskal elizbarrutietako hainbat kideren lankidetzan, besteak beste, Manuel Lekuona, Lino Akesolo, Joan Mari Lekuona eta Joxe Mari Aranalderekin. EIZIEren Itzulpen Antologia III liburuan talde lanean itzulitako eliz testuak irakur daitezke.

 

1995eko irailaren 8an Bilboko gotzain laguntzaile izendatu zuten eta kargu horretan iraun zuen 2008ko apirilean erretiratu zen arte. EIZIEk ohorezko kide izendatu zuen 2002an, eta 2008ko apirilaren 24an ohorezko euskaltzain izendatu zuten. 2008ko azaroaren 6an hil zen Bilboko Begoņa auzoko Andre Maria Zuriaren ospitalean, uste gabeko gaixoaldi baten ondoren.

 

Bere idazlan eta itzulpenak

  • Euskal-idazleen lorategia (Bizkaieraz hitz lauz), 1965
  • Beste lorategi bi: Bizkaiera, 1965
  • Beste lorategi bi. Gipuzkera, 1967
  • Euskal Idazleen lorategia, 1969
  • Euskal idazleak bizkaieraz, 1980
  • Iparraldeko euskal idazleak, 1981
  • Euskera nire bizitzan, 2003

 

Loturak

 

2014-08-26

« atzera egin

PDF bihurtu