Luis Baraiazarra Txertudik (Meņaka, 1940) Meņakako eskolan egin zituen lehen ikasketak, 12 urte betetzeko zegoela Zornotzako Karmeldarren ikastetxean sartu arte. Latin eta giza zientziak Zornotzan eta Nafarroako Alesbesen egin zituen. Gasteizen burutu zituen Filosofiako hiru urteak eta Begoņako Karmelon teologiako lau urteak. 1966an apaiztu zen eta 1966ko abuztuan Markina-Xemeinera joan. Harrezkero, bertan bizi da.
Ohiko ziren eliz ikasketak egin ondoren, maisutza-ikasketak egin zuen, Valladoliden 1970an titulua lorturik eta geroago euskal filologia Deustuko Unibertsitatean, lizentziatu titulua 1982an eskuratu zuela. Hogei urtean irakasle izan da O.H.O.n. 1988ko azaroan, irakaskuntza utzi eta 'Bostak bat'lantaldean hiztegigintzari ekin zion, dedikazio osoz. 1991ko abenduan Hiztegi Batuko batzorde berrian batzordekide izendatu zuen Euskaltzaindiak eta 1996an gramatika-batzordeko kide. Pixka bat lehenago, urte berean, euskaltzain urgazle izendatua izan zen.
Baraiazarra Bizkaiko Bertsozale Elkarteko idazkari izan da urte askotan. Epaile-zeregina bete du hainbat mailatan: Eskolartekoan, Araba-Bizkaikoan, Bizkaikoan eta Euskal Herriko txapelketa nagusian. Eskolarteko eta Bizkaiko txapelketetan ohiko epaile eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusian bi aldiz epaile eta beste behin ordezko izan da.
'Bostak bat' lantaldeko jardueraz gainera, Kili-kili aldizkariaren orrazketa eta euskara batuan jartzea izan ohi zuen bere gain. Karmel aldizkarirako artikuluak idazten ditu eta, hala behar izanez gero, beste zenbaiten lanak orraztu nahiz itzuli ere bai. Bere idazlanen artean aipagarriak dira Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoa (2003) eta Santa Teresa Jesusena (2015) itzulpen lanak eta Nire sasoiko Markina-Xemein (2009) liburua.
(Iturria: Euskaltzaindia)
Loturak
2016-11-03
liburuak |
Idazlan guztiak Joan Gurutzekoa (2021) [es > eu]
testu mota: Poesia
argitaletxea: Karmel bilduma: Karmel sorta, 15 argitaratze lekua: Markina-Xemein jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Idazlan guztiak Teresa Jesusena (2015) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: [Obras completas]
testu mota: Literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d. argitaletxea: El Carmen = Karmel bilduma: Karmel sorta argitaratze lekua: Markina-Xemein jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Kritikak
Teresa berriz piztua Jose Luis Padron / Bilbao, 2017-04
bestelako testuak
Gau iluna ; Maitasun gar bizia Joan Gurutzekoa (2021) [es > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Karmel, 313 - oharrak: Testua euskaraz eta gaztelaniaz Kontenplazio handiko estasi batez egindako koplak Joan Gurutzekoa (2020) [es > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Karmel, 310 - oharrak: Testua euskaraz eta gaztelaniaz Kantu espirituala (B) Joan Gurutzekoa (2020) [es > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Karmel, 311 - oharrak: Testua euskaraz eta gaztelaniaz Joan Gurutzekoren erromantzeen sail bat (5-9) Joan Gurutzekoa (2020) [es > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Karmel, 312 - oharrak: Testua euskaraz eta gaztelaniaz Artzaintxoa Joan Gurutzekoa (2019) [es > eu] Onesanak Gabriel y Galan, Jose Maria (1965) [es > eu] Lo, biotza, lo Peman, Jose Maria (1965) [es > eu] Mutil-neskarekikoa Gabriel y Galan, Jose Maria (1964) [es > eu] Jaun Gurutzekoari Peman, Jose Maria (1964) [es > eu] Bizi nai Gabriel y Galan, Jose Maria (1961) [es > eu] Arrikada Gabriel y Galan, Jose Maria (1961) [es > eu] Jorge Manrique-ren itzneurtuak bere aitaren eriotzean Manrique, Jorge (1961) [es > eu] Gogo-abesti Maragall, Joan (1961) [ca > eu] Bizargorri : itsaslapurra Rodriguez Lázaro, Jesus (1984) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: [Barbarroja]
testu mota: Komikia argitaletxea: Kili-Kili bilduma: Komiki-zale argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia |