honi buruz saioa hasi

 

Paskual Rekalde Irigoien

Amaiur, 1963

EIZIEko bazkide


kontaktua

Euskal Filologian lizentziaduna (EHU), euskara itzultzailea izan da urte luzez Nafarroako Gobernuan (lehen urteetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta ondoren Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea erakundean). Eusko Jaurlaritzako Terminologia batzorde bereziko kidea eta Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriko epaimahaikidea.

2003an, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta 2020an euskaltzain oso.  2002an hasi zuen ibilbidea Akademian, eta gaur egun zenbait batzorde eta lantaldetako kide da (Corpus, Euskalkiak, Euskaltzaindiaren Hitzegia, EBE, Gramatika eta Onomastika) eta, orobat, HIZBEA zerbitzuaren arduraduna.

EIZIEko Zuzendaritza Taldeko kide izan zen 2014ko apiriletik 2016ko apirilera.

 

Loturak

- Paskual Rekalderen artikuluak 31 eskutik blogean

- Wikipedia

 

 

2023ko abuztua

 

 

 

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
euskara
frantsesa
gaztelania
euskara
gaztelania
zinpeko itzulpenaeuskara
gaztelania
euskara
gaztelania
zuzenketaeuskara
gaztelania

liburuak
 

Amaiur : herriaren gaztelua  Agirre-Mauleon, Juantxo ; Irigarai, Jose Angel (2022) [es > eu]

testu mota: Geografia eta historia
argitaletxea: Gaztelu Elkartea
argitaratze lekua: Amaiur
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Etxezarra, 1912 Baztan 2012 Fr. Pedro de Madrid, José Luis Larrión, elkarrizketak = diálogos  Azanza López, José Javier ; San Martín, Roberto (2018)

testu mota: Geografia eta historia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018
argitaletxea: Analecta
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
 
« atzera egin

PDF bihurtu