Itzultzaile eta interpretea, euskarazko itzulpengintzako erreferenterik garrantzitsuenetako bat da, bai bere jardun profesionala dela eta, bai eta itzulpengintzaren eta interpretazioaren didaktikaren inguruan eginiko ikerketengatik ere. Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna da, eta Euskaltzaindiak sustaturiko Martuteneko Itzultzaile Eskolan ere egin zituen ikasketak.
Irakasle-lana eta itzultzaile-interprete jarduna uztartu izan ditu; izan ere, EHUko Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduko irakaslea izan da urte askoan. EIZIEren sortzaileetako bat izan zen, eta zenbait kargu ere izan ditu bertan, lehendakaritza tarteko (1998-2000). Nahiz eta oro har euskara izan xede hizkuntza, egin du gaztelania helburu duen literatur itzulpen eta interpretazio saiorik ere.
Era berean, ikerketa-lan handia egiten du itzulpengintzaren eta interpretazioaren hainbat alorren inguruan; besteak beste, euskal itzultzaile aitzindarien memoria historikoaren berreskuretze-lanetan ibili da, Koldo Bigurirekin batera, EIZIEk argitaratu zituen “Itzulpen Antologia” bilduman. Halaber, Administrazio Publikoetako interpretazioaren inguruan ere badihardu.
Bestalde, aipagarria da Senez aldizkarian egin duen lana, dela artikuluak idazten, dela erredakzio kontseiluko kide gisa. Gainera, hamaika kolaborazio eta artikulu argitaratu ditu, batik bat aldizkari espezializatuetan.
Epaimahaikide lanak ere egiten ditu, Euskal Herrian nahiz atzerrian, zenbait literatur eta itzulpengintza sariketatan; Auzmendik berak aipamen eta sari bat baino gehiago jasoak ditu bere itzulpenengatik, batik bat haur eta gazte literaturaren alorrean. Esate baterako, 2006an, Vitoria-Gasteiz Itzulpen saria jaso zuen Francesco D'adamoren Iqbalen historioa liburuaren itzulpenagatik.
Bestalde, 2010-2012 bitartean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde izana da.
Loturak
- Lurdes Auzmendiren lana Inguma datu-basean
- Artikulua Senez aldizkarian, ibilbideari buruz (2013)
- Ahotsak.eus webgunea.
- DHTE (Diccionario Histórico de la Traducción en España)
(Argazkia: Zaldiero)
2021-03-12
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | literatura haur eta gazte literatura | euskara gaztelania italiera katalana | euskara gaztelania |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa | euskara gaztelania | euskara gaztelania |
liburuak |
Cuentos tradicionales vascos [Antologia] s.n. (2000) [eu > es]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d. argitaletxea: Olañeta bilduma: Érase una vez- biblioteca de cuentos maravillosos, argitaratze lekua: Palma de Mallorca jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Koldo Biguri Iqbalen historia D´Adamo, Francesco (2017) [it > eu]
jatorrizkoaren titulua: Storia di Iqbal
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Alai bilduma: Ganbara argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Italia Herensugearen kodea Stilton, Tea (2016) [it > eu]
jatorrizkoaren titulua: Il codice del drago
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Destino argitaratze lekua: Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Italia Yetiaren atzetik Stilton, Geronimo (2013) [it > eu]
jatorrizkoaren titulua: Ci tengo alla pellicia, io!
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Destino bilduma: Geronimo Stilton | Umorea eta bidaiak; 16 argitaratze lekua: Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Italia Judy Moodyren ariketa mega-dibertigarrien liburu super-mundiala McDonald, Megan (2011) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Double-rare way-not-boring book of fun stuff to do
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2005 argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra beste itzultzailea(k): Koldo Biguri Bala-gizona lan bila Prats, Joan de Déu (2011) [ca > eu]
jatorrizkoaren titulua: L'home bala busca feina
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Marfilezko kutxatxoa Prats, Joan de Déu (2010) [ca > eu]
jatorrizkoaren titulua: La caixeta d'ivori
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Judy Moody unibertsitatera doa McDonald, Megan (2009) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Judy Moody goes to college
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2009 argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari bilduma: Judy Moody; 8 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra beste itzultzailea(k): Koldo Biguri Oporrak hozkailuan Prats, Joan de Déu (2009) [ca > eu]
jatorrizkoaren titulua: Unes vacances a la nevera
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Dimitri Prats, Joan de Déu (2008) [ca > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Johnny ereilea D´Adamo, Francesco (2008) [it > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Aizkorri bilduma: Topaleku argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Italia Judy Moody etorkizun igarlea McDonald, Megan (2008) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Judy Moody predicts the future
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2003 argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari bilduma: Judy Moody; 7 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra beste itzultzailea(k): Koldo Biguri Judy Moody medikua da! McDonald, Megan (2008) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Doctor Judy Moody
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2004 argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari bilduma: Judy Moody; 6 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra beste itzultzailea(k): Koldo Biguri Piratak : itsaslapurren istorioak [Antologia] (2008) [en > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Descleé de Brouwer argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Zu nirean, ni zurean Calleja, Seve (2008) [es > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Judy Moody bere buruaren jabe McDonald, Megan (2007) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Judy Moody Declares Independence
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2005 argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari bilduma: Judy Moody; 4 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra beste itzultzailea(k): Koldo Biguri Judy Moody munduari itzulia zortzi egun eta erdian McDonald, Megan (2007) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Judy Moody around the world 8½ days
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2007 argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari bilduma: Judy Moody; 5 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra beste itzultzailea(k): Koldo Biguri Zuhaitza pentsioa Prats, Joan de Déu (2007) [ca > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Hontzak kontatu zidan Rosell, Joel Franz (2006) [es > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Judy Moody lurraren salbatzailea McDonald, Megan (2006) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Judy Moody saves the world!
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2002 argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari bilduma: Judy Moody; 3 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra beste itzultzailea(k): Koldo Biguri Judy Moody oso umore txarrez dago, oso-oso umore txarrez McDonald, Megan (2006) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Judy Moody was in a mood
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2001 argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari bilduma: Judy Moody; 1 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra beste itzultzailea(k): Koldo Biguri Judy Moody ospetsua egiten da! McDonald, Megan (2006) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Judy Moody gets famous!
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2001 argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari bilduma: Judy Moody; 2 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra beste itzultzailea(k): Koldo Biguri Ahatetxo itsusia Calleja, Seve (2005) [es > eu|eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak argitaratze lekua: Bilbo Ipuinen zorroa Calleja, Seve (2004) [es > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Desclée De Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Maleren bidaia Inongo-Vi-Makome (2004) [es > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Desclée De Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Aitona, ez dakizu ipuinak kontatzen Calleja, Seve (2003) [es > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak | Sail laranja argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Iqbalen historia D´Adamo, Francesco (2003) [it > eu]
jatorrizkoaren titulua: Storia di Iqbal
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2001 argitaletxea: Aizkorri bilduma: Topaleku argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Italia Kritikak
Iqbalen historia Mikel Garmendia / EIZIE, 2006-11-02
Iqbalen historia Koldo Biguri / Zabalik, 2003-00
Tamarindoaren zainak Pacheco, Gumersindo (2001) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: Las raíces del tamarindo
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Edebé-Giltza bilduma: Periskopioa; 9 argitaratze lekua: Bilbo ; Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Bi egun zoro Hurlé Becher, Paz (1999) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: Dos días alocados
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Aizkorri bilduma: Mendi sorgindua argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Marraztu arkume bat Calleja, Seve (1999) [es > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak | Sail laranja argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Aingeru guardakoa, ez izan ganorabakoa Calleja, Seve (1998) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: Ángel de la guarda, no me des la espalda
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Aizkorri bilduma: Mendi sorgindua argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Hockeyko atezaina Muñoz Avia, Rodrigo (1998) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: El portero de hockey
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Aizkorri bilduma: Topaleku argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Jontxuren fragata Balzola, Asun (1998) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: La fragata de Juanchu
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1989 argitaletxea: Aizkorri bilduma: Mendi sorgindua argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Dena aldrebes! O'Callaghan i Duch, Elena (1997) [ca > eu]
jatorrizkoaren titulua: No n'encertes ni una
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Epotxak eta erraldoiak | Sail gorria argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Zer gertatzen da kuku barruan? Gòrriz, Josep (1997) [ca > eu]
jatorrizkoaren titulua: Qué passa dins del cucut?
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1994 argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Epotxak eta erraldoiak Sail laranja argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Larunbatetan euria debekatua Carranza, Maite (1996) [ca > eu]
jatorrizkoaren titulua: Prohibit de ploure els dissabtes
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1988 argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Epotxak eta erraldoiak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Ez igo mendira auto hori batean Zurita, Mercedes (1995) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: No subas a la sierra en un coche amarillo
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Gorila zuri bihurtu zen mutiko beltza Inongo-Vi-Makome (1995) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: Akono y Belinga
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Epotxak eta erraldoiak | Sail laranja argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Eta banpiro bihurtu nintzen Martín, Andreu (1994) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: Vampiro a mi pesar
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Epotxak eta erraldoiak | Sail Gorria argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Aprendiz postu bila nabil Noack, Hans-Georg (1993) [de > eu]
jatorrizkoaren titulua: Suche Lehrstelle, biete
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Ipotxak eta erraldoiak | Sail gorria argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Alemania Izarrak ukitu genituen : Mundua aldatu duten txapeldunen historiak Gazzaniga, Riccardo (2021) [it > eu]
jatorrizkoaren titulua: Abbiamo toccato le stelle
testu mota: Arteak eta kirolak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018 argitaletxea: Desclee de Brouwer argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Italia 150. urteurrena Eibarko Itun Federala, 1869-2019 = 150º aniversario del Pacto Federal de Eibar, 1869-2019 Portillo, José María (2019)
testu mota: Geografia eta historia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2019 argitaletxea: Ego Ibarrako Udala argitaratze lekua: Eibar (Gipuzkoa) jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria |