Billabonako ikastolan eta Donostiako HABE euskaltegian irakasle hamar bat urtean ibili ondoren, letrekin topo egin zuen, Martuteneko Itzultzaile Eskolan. Harrezkero, komunikazio-teknikak jorratzen eta esperimentatzen dihardu.
1992an, Xabier Mendiguren Bereziarturekin batera, Itzulidatz lan-taldea sortu zuen, mordoxka bat irakasle, itzultzaile eta idazle trebatu dituena idatzizko komunikazioan. Hamalau urte eman ditu Testu-interpretazioa euskaraz gaia irakasten Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean. Jardun horren fruitu da ahots gorako irakurketa-metodo bat Esatearen ederra izenekoa. Ikastaro ugari diseinatu eta eman ditu irakurketaz eta ahozko komunikazioaz oro har, irakasleei, aktoreei eta hedabideetako profesionalei zuzenduak.
Telesail eta antzezlan askotan parte hartu du itzultzaile eta testu-zuzendari gisa, besteak beste, Mephisto (Klaus Mann), Anarkista baten ezusteko heriotza (Dario Fo), Artea (Yasmina Reza), Lapur-zuloa (Stephen Adly Guirgis), Hor al zaude? (Javier Daulte), Grönholm metodoa (Jordi Galceran), Ilunpetan (Peter Shaffer), Presidente-andreak (Werner Schwab) eta Ahuntza edo nor da Silvia (Edward Albee).
Loturak
- Julia Marinen artikuluak 31 eskutik blogean
- Julia Marinen lanak Inguma datu-basean
2016-05-16
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | komunikazioa, marketing-a, turismoa literatura antzerkia ikus-entzunezkoak gidoiak | gaztelania | euskara |
zuzenketa | euskara | ||
liburuak |