Hizkuntzalaritza ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. 1981az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundian ari da lanean, hizkuntza plangintzaren arloan.
Senez aldizkariaren zuzendari izan zen 1999-2005 bitarte, eta erredakzio batzordeko kide 2006-2014 aldian. Artikulu ugari argitaratu ditu bertan itzulpengintzaz, hizkuntzalaritzaz, itzulpen kritikaz eta itzulpenari lotutako teknologia gaiez. 31 eskutik blogean kolaborazioak argitaratu zituen 2012tik 2014ra.
Zenbait ikastaro eman izan ditu EIZIEren prestakuntza ekintzen barruan, 2003az geroztik, bereziki itzulpengintzarako softwareaz eta ordenagailuaz lagundutako itzulpen tresnez. 2017ko udaberrian EIZIEk antolatutako lehen online ikastaroa eman zuen.
EIZIEren zuzendaritza taldeko kide izan da bi alditan, 1999-2002 eta 2003-2007 bitarte. Elkartearen webgunea sortu eta garatu zuen taldearen bultzatzaile izan zen, eta ItzuL posta zerrendaren sortzaileetako bat. Elkartearen ordezkari izan zen 2004an Euskadi Literatura Sarien itzulpen atalean. Halaber, 2010 «Literatura Unibertsalak 20 urte» mahai-inguruaren moderatzaile izan zen, Donostian.
Euskarazko Wikipediaren editore lanak egiten ditu.
Loturak
- Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basea
- Gotzon Egiaren artikuluak 31 eskutik blogean
2017-11-22
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | euskara frantsesa gaztelania ingelesa katalana | euskara gaztelania katalana | |