Idazle eta irakaslea, itzultzaile eta interprete da ogibidez Donostiako Udalean, 1993az geroztik.
EHUko Maisu Eskolan egin zituen ikasketak lehenengo, eta Euskal Filologian lizentziatu zen gero Deustuko Unibertsitatean. Itzulpen Masterra egin zuen EHUn, eta zinpeko itzultzaile ere bada.
Muskizeko ikastolako eta Gabriel Aresti euskaltegiko irakasle lanak Barakaldoko Antzerki Lantegi Iraunkorreko zuzendaritzarekin uztartu zituen. Halaber, euskararen irakaskuntzarako zenbait materialen egile da (Berbetan eta Berriketan metodoak), eta baita hainbat material didaktikoren itzultzaile ere (hezkuntza softwarea, testak...).
Itzulpengintzako eta literaturako zenbait adarren inguruko eskolak eman ditu UEUn, EHUn eta beste hainbat erakundek antolatutako ikastaroetan. Bestalde, artikulu ugari idatzi du euskal itzulpengintzari buruz, besteak beste, hainbat hedabidetan.
EIZIE elkarteko lehendakari izana da (2003-2005), Idazkari Nagusi aurretik, eta gaur egun ere zenbait proiektutan jarduten du elkartean.
Senez itzulpen-aldizkariaren zuzendaria da 2006az geroztik, eta literatur itzulpengintzan ere ibilia da, bai itzultzaile bai kritikari. 31 eskutik blogaren eskuetako bat ere bada gaur egun.
Antzerkia jorratu du gehienbat bere sorkuntza-lanetan. Hain zuzen ere, birritan irabazi du Toribio Altzaga antzerki saria: 1998an Jon gurea, Parisen hatzana lanarengatik, eta 2001ean Aldi joana, Joana antzerki lanarengatik. 2002an, Elurrezko eskeletoa ere argitaratu zuen. 2012an, berriz, Bi komedia eta erdi, eta Tragedia emea antzerki-lanek ikusi zuten argia (Hiria). Narratibari dagokionez, berriz, Innis Fodhla, amonaren ipuin irlandarrak ipuin-bilduma argitaratu zuen 1995ean (2012an berrargitaratua), Henrike higanota 2004an (del Olmok berak gaztelerara itzulia), eta Hiltzaile Ilegorria, zeinari esker irabazi baitzuen Irun-Kutxa euskarazko nobela saria.
Loturak
- Karlosen lanak Inguma datu-basean
- Karlos del Olmoren artikuluak 31 eskutik blogean
- Hitzen Uberan webgunean, Euskal itzultzaile aitzindariei buruzko saioaren kronika
2015-10-25
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa tekniko-zientifikoak literatura antzerkia haur eta gazte literatura narratiba poesia saiakera ikus-entzunezkoak azpititulazioa bikoizketa lokalizazioa | asturiera, bable euskara galegoa gaztelania ingelesa italiera katalana latina portugesa | euskara gaztelania |
zinpeko itzulpena | euskara gaztelania | euskara gaztelania | |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zinpeko interpretazioa | euskara gaztelania | euskara gaztelania | |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||
liburuak |
Sariketa = El premio Olmo Serna, Karlos del (2014) [eu > es]
jatorrizkoaren titulua: Sariketa
testu mota: Antzerkia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2014 argitaletxea: Atenea bilduma: Biblioteca Vasca bilingüe argitaratze lekua: Madril jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Sumendiaren azpian Lowry, Malcolm (2008) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Under the Volcano
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1947 argitaletxea: Alberdania ; Elkar bilduma: Literatura Unibertsala; 137 argitaratze lekua: Irun ; Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Kritikak
Jainko Antzerki hordia Ander Arana / Diario de Noticias, 2008-11-13
Sumendi ahoko mundu hau Bixente Serrano Izko / Berria, 2008-11-02
Zurrut! Edan edo... klik Amaia Alvarez / Argia, 2008-10-26
Delirium itzela Ion Olano / Gara, 2008-09-26
París no vale una misa: Enrique III de Albret, el rey hugonote Olmo Serna, Karlos del (2005) [eu > es]
jatorrizkoaren titulua: Henrike higanota
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2004 argitaletxea: Hiria argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Heterodoxias Olmo Serna, Karlos del (2005) [eu > es]
jatorrizkoaren titulua: Jon gurea, Parisen hatzana ; Adi joana, Joana ; Elurrezko eskeletoa
testu mota: Antzerkia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2005 argitaletxea: Hiria argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria bestelako testuak
Hainbat poema Strand, Mark (2013) [en > eu] [Borroka izan zen] Pérez Iglesias, Héctor (2012) [ast > eu] [Non dira egun galduak] Rojo, Miguel (2012) [ast > eu] Aberria Gutiérrez, Vanessa (2012) [ast > eu] Onik onena Texón Castañón, Pablo (2012) [ast > eu] Zu eta biok Saforekin López-Vega, Martín (2012) [ast > eu] Peñes lurmuturra Rendueles, José Luis (2012) [ast > eu] Telesaila Veiga, Elías (2012) [ast > eu] Täsfäńnät Fernández, Xandru (2012) [ast > eu] Eskelak García, Chechu (2012) [ast > eu] Poetika Viejo Fernández, Xulio (2012) [ast > eu] Arte poetikoa Santori Vázquez, Xuan (2012) [ast > eu] Gaitza ez da itzultzea Cayarga, Xabiero (2012) [ast > eu] Pena Marín Estrada, Pablo Antón (2012) [ast > eu] Izpia Mori, Marta (2012) [ast > eu] Tanger Llano, Xilberto (2012) [ast > eu] Vidíu lurmuturra (Cuideiru) Bello, Xuan (2012) [ast > eu] Gabon gau haiek González Ovies, Aurelio (2012) [ast > eu] In memoriam Piñán, Berta (2012) [ast > eu] Aberria Gonzali, Humberto (2012) [ast > eu] Ez da bakerik Fano, Lluis (2012) [ast > eu] Itsasotik bueltan Llope, Ignaciu (2012) [ast > eu] XXVI García, Xosé Antonio (2012) [ast > eu] Pailazo komodina (mp3) Allende, Miguel (2012) [ast > eu] Berbak Álvarez, Lourdes (2012) [ast > eu] Aitaren etxetik Prieto, Esther (2012) [ast > eu] Nire aitaren etxea García, Antón (2012) [ast > eu] Verlaine banintz bezala Salas Riaño, Luis (2012) [ast > eu] XXI Álvarez Llano, Ángel (2012) [ast > eu] Oinaztargia Fernández Lorences, Taresa (2012) [ast > eu] Ene etxola González-Quevedo González, Roberto (2012) [ast > eu] Itsasoak zer pentsatuko González, María Teresa (2012) [ast > eu] Venus Asturiasko itsasotik sortzen Sánchez Vicente, Xuan Xosé (2012) [ast > eu] Ahotsak Valdés, Xosé Manuel (2012) [ast > eu] Zeltikoa Álvarez, Lluis Xabel (2012) [ast > eu] Poeta Asur, Manuel (2012) [ast > eu] Nahi genuen bizi Bolado, Xosé Manuel (2012) [ast > eu] Hastapen adierazpena Amaro, Nel (2012) [ast > eu] Txillida Ardisana, Pablo (2012) [ast > eu] Carmina Burana (2010) [la > eu] 19 poema Lowry, Malcolm (2008) [en > eu] Hiru poema emakumeentzat Griffin, Susan (2004) [zh > eu] Izuaren eskifaia Hernàndez, Pau Joan (2004) [ca > eu]
jatorrizkoaren titulua: La Tripulació del Pànic
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Edebé-Giltza bilduma: Periskopioa; 12 argitaratze lekua: Bilbo ; Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Kritikak
Abenturaren bide agortezinak Manu López / Deia, 2004-06-15
|