honi buruz saioa hasi

 

Beatriz Zabalondo Loidi

Elgeta, 1961

EIZIEko bazkide


kontaktua

Ingenieritza Teknikoa eta Kazetaritza ikasitakoa da,  eta 2014. urtean “Lagunarteko hizkera ETBko fikzio seriatuan: euskararen normalizazioaren ispilu? Bikoizketa Euskal Herrian (1982-2013): sorrera, garapena eta gainbehera” doktoregoa tesia aurkeztu zuen.

 

Mondragon Unibertsitateko irakasle izana da, eta egun EHUn dabil lanean, komunikazio teoriaren, kazetaritza erredakzioaren eta ikus-entzunezko itzulpengintzaren alorretan eskolak emanez. “Teknologia eta Itzulpengintza” izeneko graduondokoan ere irakasle da, eta HGH (Hedabideak, Gizartea, Hezkuntza) taldeko ikertzaile. Bestalde,  Ekuadorreko Eliz Unibertsitate Katolikoko irakasle gonbidatua izana da, eta baita zenbait kazetaritza eta komunikazio saritako epaimahaikide ere.  Berria Taldeko administrazio konseiluko kide da 2011z geroztik, eta 2013an taldeko lehendakari izendatu zuten.

 

Nolanahi ere, ikus-entzunezko itzulpengintza izan du jardun-alor nagusia; ETBn gidoiak itzultzen, egokitzen eta zuzentzen lan egin du, eta telesail batzuen hizkuntz arduradun izan da. Hedabideei dagokienez, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berrian euskara taldeko kide izana da, eta bi egunkari horien estilo-liubruak idazten parte hartu zuen. Zenbait artikulu eta testu argitaratu ditu, horien artean, Josu Barambonesekin batera sinatutako “Ikus-entzunezko itzulpena” liburua (UEU, 2006).

 

Halaber, EIZIEko lehendakaria izan zen 2007an, eta lehendakariorde 2005-2006an

 

Loturak

2015-12-29

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenakomunikazioa, marketing-a, turismoa
ikus-entzunezkoak
bikoizketa
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
zuzenketaeuskara
gaztelania

liburuak
 

Jacques eta Nagusia  Kundera, Milan (1991) [cs > fr > eu]

jatorrizkoaren titulua: Jakub a jeho pán: Pocta Denisu Diderotovi
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1971
argitaletxea: Susa
bilduma: Antzerkia
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Txekia
beste itzultzailea(k): Jose Luis Aranguren

        testua on-line

Gillermo Tellek triste ditu begiak: drama zazpi ekitalditan  Sastre, Alfonso (1990) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Guillermo Tell tiene los ojos tristes: : drama en siete cuadros
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1967
argitaletxea: Hiru
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia
bestelako testuak

Eta Maria, hiru aldiz amapola, Maria  Agirre, Maite (1997) [es > eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Teatro Testuak -

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu