Euskal Filologian lizentziatu zen (Deustuko Unibertsitatea, 1988) eta geroago Itzulpengintzako Masterra (EHU, 1999) eta Terminologiako Masterra (Universitat Pompeu Fabra, 2014) egin zituen.
Euskaltegiko irakasle ibili ondoren, 1987an EITBrako filmak itzultzen hasi zen, ingelesetik euskarara, K2000 enpresan. 1992an Eusko Jaurlaritzan hasi zen itzultzaile lanetan; geroago zuzentzaile ibili zen eta Terminologia-atalean ere bai. Terminologia Batzordeko kide izan zen. Gaur egun, Jaurlaritzaren Hizkuntza Berrikuntza eta Ingurune Digitala zerbitzuko buru da.
2000. urteaz geroztik teknologia berriekin lotutako hainbat ikastaro eman ditu UEUn, EIZIEren eskutik; 2007. urtean EHUko Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduko ikasleei Informatika Itzulpengintzara Aplikatuta irakasten aritu zen.
Artikuluak idatzi izan ditu Jakin, Senez eta Administrazioa Euskaraz aldizkarietarako, eta 31 eskutik blogean ere parte hartu izan du.
EIZIEko kidea da 1988az geroztik; 1998an zuzendaritza-batzordean parte hartu zuen, eta lehendakariorde izan zen 2003-2005 bitartean. Senez aldizkariko erredakzio-taldean ere ibilia da.
Loturak
- Maite Imazen artikuluak 31 eskutik blogean
- Maite Imazen artikuluak Administrazioa Euskaraz aldizkarian
- Maite Imazen lanak Inguma datu-basean
2024-10-09
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | juridiko-ekonomikoak | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zinpeko itzulpena | euskara gaztelania | euskara gaztelania | |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||