Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua ikasi nuen, UPV/EHUn (2028-2022).
2022ko udan, gradua amaitu ostean, Bilboko iBerba Euskara Zerbitzua enpresan egon nintzen praktikak egiten eta, bertan, hainbat testu motarekin lan egiteko aukera izan nuen, bereziki testu juridiko-administratiboekin, non zuzentze- eta maketatze-lanak egiteko aukera ere izan nuen.
Ondoren, 2022-2023 ikasturtean, Nazioarteko Harremanetarako, Itzulpengintzako eta Interpretazioko Masterra egin nuen, Pablo de Olavide Unibertsitatean (Sevilla). Masterra egin nuen bitartean, Madrilgo Traducciones BG agentziarekin hasi nintzen online praktikak egiten. Bertan, hezkuntza-materiala itzuli, zuzendu eta maketatu nuen, gehienbat.
Masterra bukatu ostean, autonomo gisa lan egiten hastea erabaki nuen. Geroztik, LinguaVox, AltaLingua edo Eledi Language Services bezalako agentziekin lan egiteko aukera izan dut, baita bezero zuzenekin ere.
Nire lan-hizkuntzak euskara, gaztelania eta ingelesa dira gehienbat, baina alemanari ere bere lekua ematen hasi nahiko nuke. Espezialitateei dagokienez, hezkuntza-materialen arloan dudan esperientzia nabarmenduko nuke. Horretaz aparte, asko egiten dut lan testu jurdiko-administratiboekin, lege-testuekin eta marketinaren eta publizitatearen esparrukoekin.
Loturak
- Webgunea
2024-10-18
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa tekniko-zientifikoak lokalizazioa | alemana gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||