Itzulpengintzako eta Interpretazioko Gradua ikasi nuen, Euskal Herriko Unibertsitatean (2018-2022). COVID-19 dela-eta Erasmus bat egiteko aukera galdu nuenez, gradua amaitzean Alemaniara joan nintzen Espainiako Gobernuaren bitartez lortutako beka batekin, gaztelaniazko irakasle laguntzaile gisa. Velbert-eko hiriko Scholl-Geswischter Gymnasium institutuan egin nuen lan 12 eta 18 urte bitarteko gazteen irakasleekin batera. Gaztelania irakasteaz gain, espainiar estatuko kultura aniztasuna ere transmititu genien.
Alemanian egon bitartean, eskolez gain bertako kultura eta hizkuntza gertutik ezagutzeko aukera izan nuen. Urte hartan, graduan zehar egindako praktiketan izandako esperientzia positiboa dela-eta, itzultzaile bilakatzeko xedearekin «Zuzentzaile profesionalak» eta «Estilo-zuzentzaileak» kurtsoak egin nituen.
Gaur egun, itzultzaile gisa egiten dut lan gaztelaniatik euskarara testu juridiko-administratiboak eta prentsa-oharrak itzultzen.
Loturak
2023-12-27
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |