Itzulpengintzako eta Interpretazioko lizentzia ikasi zuen Universitat Jaume I-en (Castelló de la Plana).
Lan-ibilbidearen hastapenean, hizkuntza-irakasle aritu zen (gaztelania irakasle Irlandan eta frantses irakasle Oiartzungo Ikastolan).
2003tik 2016ra, Elhuyar Fundazioan egin zuen lan, itzultzaile bereziki, baina baita zuzentzaile, hiztegigile eta euskararen normalizazioko aholkulari ere.
2016az geroztik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ari da itzultzaile, zuzentzaile eta interprete lanetan, Euskararako Atal Teknikoan.
Argitalpenei dagokionez, zenbait obra literario eta saiakera euskaratu ditu.
2023-10-10
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak tekniko-zientifikoak literatura | euskara frantsesa gaztelania ingelesa katalana | euskara gaztelania |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa | euskara frantsesa gaztelania | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||
liburuak |