Mikel Hoyos Oiartzunen jaio zen 1967. urtean. Euskal Filologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (1991), baina ikasketak amaitu orduko itzulpengintza lanetan hasi zen ESKURA Itzulpen Zerbitzuan. Harrezkero orain arte, bertan dihardu lanean.
UEUn irakasle gisa ere ikastaro bat emana du Iruñean (1999), Itzulpenen kalitatea eta Itzulpen Zerbitzuak gaiaren inguruan.
EIZIE Itzultzaileen Elkarteko Diruzain eta Lehendakaritzako kide izan zen hiru urtez (1998-2000).
Zenbait literatur itzulpen argitaratu ditu, eta Euskal Izenak / Nombres Vascos (1998) liburuaren egilea da.
2017-07-17
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | euskara frantsesa gaztelania | euskara gaztelania | |
zuzenketa | euskara frantsesa gaztelania | euskara gaztelania | |
liburuak |