NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Xabier Olarra

Tolosa, 1953

EIZIEko bazkide


kontaktua

Hizkuntza Erromanikoak ikasi zituen, eta euskarako eta euskal literaturako irakasle izan zen hainbat urtez. 1988tik 2010era arte Nafarroako Gobernuko itzulpen-zerbitzuan ibli zen lanean; hala ere, literatur itzultzaile gisa du sonarik handiena, hamaika lan baititu euskaratuak, bai Literatura Unibertsala bilduman, bai eta 1989an Joseba Urteagarekin eta Jose Manuel Gonzalezekin batera sortu zuen Igela argitaletxean ere. Igela argitaletxeak itzulpenak argitaratzen ditu nagusiki, eta aipamen berezia merezi du haren Sail Beltzak, horri esker irakur baitaitezke euskaraz genero beltzeko obra nagusiak.

Olarrak askotariko literatur itzulpenak egin ditu; oso gogoak dituen sail beltzekoez gain (Dashiell Hammett, Raymond Chandler, etab.), itzulpen zailtasun berebizikoak dituzten obrak ere euskaratu ditu, hala nola, Ambrose Bierceren Deabruaren Hiztegia, Raymond Queneauren Estilo-ariketak eta James Joyceren Ulises (Itzulpengintzako Euskadi Saria, 2016).

Taldeka itzultzen ere behin baino gehiagotan aritua da, eta itzulpen horiei buruzko esperientzien berri eman zigun 2013ko Udako Euskal Unibertsitateko “Azken aldian euskarara itzulitako literatura” ikastaroaren baitan. Izan ere, taldean itzuliak ditu JRR Tolkienen Hobbita (Sergio Ibarrolarekin), J.K Rowlingen Eserleku hutsa (Estibaliz Lizasorekin) eta Alaa al Aswaniren Jakobian Eraikina (Arantzazu Royorekin). Azken lan horri esker Euskadi Literatura saria irabazi zuten itzulpengintzaren alorrean Arantzazu Royok eta biek 2012. urtean, baina aurretik ere irabazia zuen sari hori bera Estilo-ariketak liburuari esker (2006). 2020an, berriz, Vitoria-Gasteiz itzulpen saria irabazi zuen, gazte literaturako alorrean, Robert Louis Stevensonen Catriona obraren itzulpenagatik.

2013an, berriz, Dabilen Elea saria jaso zuen, liburugintzan egindako ibilbideagatik

 

Loturak 

2020-11-09

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenaliteratura
narratiba
saiakera
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
zuzenketafrantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
« atzera egin

PDF bihurtu