Arantzazuko seminarioan egin zituen ikasketak, eta frantziskotarra izan zen 1979ra arte. 1964tik zen Euskaltzaindiako kide, eta Jakinen sorkuntzan parte hartu zuen, Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera, eta aldizkari horretan argitaratu zituen, hain zuzen, bere lanik aipagarrienetako batzuk, bai eta Goiz-Argi eta Euskera aldizkarietan ere.
Aipagarria da, halaber, euskara juridikoa lantzeko egin zuen lana, bai UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroan Zuzenbidea Hiztegia ontzen, bai eta EHUn Euskara Juridikoa irakasten ere. UEU Udako Euskal Unibertsitatearekin ere egin zuen elkarlanik.
Zenbait literatur lanez gain, bestelako liburuak ere itzuli zituen, hala nola, Arantzazuko beste erlijioso batzuekin batera euskaratutako Lau Ebanjelioak (1962), eta Emile Durkheimen Hezkuntza eta Soziologia (1993). 1972an Gramatika txikia euskeraz eman zuen argitara.
EIZIE elkartearen sorreran parte hartu zuen.
Loturak
- Mendizabali buruz Euskera aldizkarian (2011)
(Argazkia: Euskaltzaindia)
2017-11-28
liburuak |