NOR da NOR

Kaxildo Alkorta

Getaria, 1943 / Getaria, 2021




Kaxildo Alkorta idazle eta itzultzailea izan zen. Filosofia ikasketak egin zituen, eta irakasle lanetan hasi zen Portugaleteko ikastolan 1969an, eta ondoren IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean itzultzaile ibili zen.

EIZIEko zuzendaritzako kide izan zen 1988-1993 bitartean. Halaber, itzulpen alorreko Euskadi Literatura Sarien epaimahaikide izan zen 1989 urtean.

Mendebalde Kultura Alkartean lan egin zuen, 2010etik lehendakari gisa. Prentsan ere idatzi zuen, eta baita Administrazioa euskaraz aldizkarian ere. Itzulpenez gain, bi liburu argitaratu zituen, Giza zirriborroa (1972) eta Atzotik etzira (2008), besteak beste.

Euskaltzain urgazle izan zen 2013az gero. 2021eko urrian zendu zen.

 

Loturak:

- Kaxildo Alkortari eginiko elkarrizketa (Bizkaie!, 2012-06-11)

- Kaxildo Alkorta, pertsona edegia, alkarrizketa gozokoa (Bizkaie!, 2021-10-13)

- Kaxildo Alkorta, IVAPeko adiskide eta laguna (Administrazioa euskaraz, IVAP, 2022/02)

- Wikipedia

- Kaxildo Alkorta Barrena: Ubera gizatiarra utzitako laguna (Karmel, 2022)

 

(Argazkia: Euskaltzaindia)

 

2022-02-04


liburuak
 

Burdin aroko babes hiri bat, Biskupin  Soberski, Grégoire (1988) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Une cité fortifiée a l'age du fer, Biskupin
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Leku bat, gizonak, historia bat
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia

Moby Dick  s.n. (1977) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Moby Dick
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Kimu
argitaratze lekua: Bilbo
beste itzultzailea(k): Jose Mari Legorburu
 
« atzera egin

PDF bihurtu