EHUn Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatu ondoren, Leedsen (Erresuma Batua) MA Conference Interpreting and Translation Studies masterra ikasi zuen. Ondoren, Giltza argitaletxean aritu zen editore, eta 2014tik itzultzaile eta interprete autonomo gisa ari da lanean (batez ere administrazioaren, merkataritzaren eta nazioarteko lankidetzaren alorrean). Ingelesa, frantsesa, gaztelania eta euskara ditu lanerako hizkuntza.
452º F Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuaren aldizkarian ibili izan da itzultzaile eta zuzentzaile, eta Walter Benjaminen testuen euskarazko antologian parte hartu zuen.
EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide izan da 2017tik 2021era.
2021-05-31
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania | |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania | |
liburuak |
Denbora, historia eta artearen inguruko testuak [Antologia] Benjamin, Walter (2015) [de - eu]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d. argitaletxea: Sans Soleil bilduma: Txinpartak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Alemania beste itzultzailea(k): Danele Sarriugarte Mochales, Mikel Babiano, Amaia Donés, Iñaki Segurola |