Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatu nintzen, 2016an, ikasketak Euskal Herriko eta Montrealgo unibertsitateetan burutu ostean. Jarraian, Irakasleen Prestakuntza Masterra egin nuen (EHU, 2017), hizkuntza eta literaturan espezializatuz. Gerora, interprete gisa formatzen jarraitzeko, Tenerifeko Konferentzietako Interpretazio Masterra egitea erabaki nuen (ULL, 2021).
Egun, interprete eta itzultzaile autonomo dihardut. Aurretik, Alemanian bizi izan naiz sei urtez, eta, atzerrian ibili bitartean, itzultzaile- eta interprete-jarduna irakaskuntzarekin uztartu izan dut. Euskara irakaslea izan naiz Leipzigeko eta Berlingo Freie Uniberstitateetan eta hizkuntza, hizkuntzalaritza aplikatua eta kultura eskolak eman ditut.
Bestalde, esperientzia dut tokiko zein nazioarteko ekitaldiak antolatzen, hizkuntzekiko ditudan interes eta kezkek bultzatuta. HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketaren talde antolatzaileko kide izan naiz, eta, Etxepare Institutuaren sarearen baitan, beste zenbait proiektu garatzeko aukera izan dut, hala nola "Norabideak" zikloa, euskarazko eta alemanezko itzulpenak ardatz dituen ekimena, edota "Sprachen im Widerstand" Berlingo kurduen eta euskaldunen arteko esperientzia trukatzeko topagunea.
Loturak
2024-02-06
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa tekniko-zientifikoak literatura komikia poesia ikus-entzunezkoak azpititulazioa | alemana euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa loturazkoa xuxurlaketa | alemana euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||
liburuak |
Bizkaiko Txakolinaren bene-benetako eta ia behin betiko historia Parrapius Zerratia irakasle andrearen arabera = La verdadera y casi definitiva historia del txakoli de Bizkaia según la profesora Parrapius Zerratia Begoña, Mikel (2023) [es - eu]
jatorrizkoaren titulua: La verdadera y casi definitiva historia del txakoli de Bizkaia según la profesora Parrapius Zerratia
testu mota: Komikia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2023 argitaletxea: Bizkaiko Foru Aldundia bilduma: Txakomic! argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Maitane Uriarte |