NOR da NOR

Ion Moñux Txintxurreta

Bergara, 1992

EIZIEko bazkide


kontaktua

Kazetaritzako Gradua ikasi nuen (EHU, 2014) eta urteak eman ditut frantsesa ikasten eta euskararekin loturiko esparru desberdinak lantzen eta aztertzen (ikastaroak egiten, euskara elkarte batean lanean, 4. hizkuntza eskakizuna prestatzen eta abar).

Kazetaritzaren mundua pixka bat –gutxi– ezagutu ostean eta euskara-elkartean hainbat urtez haurrekin lan egin ostean, itzulpengintzaren mundura salto egitea erabaki nuen. Hori horrela, 2018an, Hori-Hori SA itzulpengintza-enpresan hasi nintzen lanean. Gaur egun, bertan dihardut lanean eta itzultzaile-, zuzentzaile- eta kudeatzaile-zereginak burutzen ditut.

Politika- eta gizarte-gaiak ditut gustuko: bereziki, esparru horien inguruko solasaldi eta eztabaidetan murgiltzea: pentsamendu politikoak, hizkuntza-politikak, feminismoa, lgtbifobia, arrazismoa…

 

2022-10-10

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
juridiko-ekonomikoak
komunikazioa, marketing-a, turismoa
tekniko-zientifikoak
euskara
frantsesa
gaztelania
euskara
frantsesa
gaztelania
zuzenketaeuskara
gaztelania
euskara
gaztelania
« atzera egin

PDF bihurtu