Donostian jaio bazen ere, andoaindarra da Xabier Aristegieta. Zuzenbidean lizentzatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta kazetaritza-ikasketak egin zituen unibertsitate berean. MBA ikasketak ere egin zituen, Deustuko Unibertsitatean, hala nola musika eta piano ikasketak.
Euskarako itzultzaile eta interpretea Nafarroako Parlamentuan, 1997tik 1999ra arte eta 2000. urtetik gaur arte; 1999-2000 bitartean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan jardun zuen itzultzaile eta interprete.
Ingelesa-gaztelania zinpeko itzultzailearen habilitazioa lortu zuen 2011. urtean.
Agatha Christieren zenbait lan euskarara ekartzeaz gain, Jodi Deanen Crowds and party saioa itzuli du gaztelaniara (Multitudes y partido).
Beheragoko loturetan jasotzen direnez gain, artikulu hauek argitaratu ditu: Nafarroako Parlamentuko esperientzia (2000ko azaroa), Pello Esnalen Hitz-ordena: erabilera estrategikoa liburuaren iruzkina, Ardura eta erantzukizuna eta Nolako segurtasuna da segurtasun juridikoa?, azken biak Administrazioa Euskaraz aldizkarian.
EIZIEko Zuzendaritza Taldeko kidea (2009-2011).
Loturak
- Xabier Aristegietaren artikuluak 31 eskutik blogean
- Xabier Aristegietaren lanak Inguma datu-basean
2017-11-22
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak literatura narratiba | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania ingelesa |
zuzenketa | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania ingelesa | |
liburuak |
Hilketa lokartua Christie, Agatha (2020) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Sleeping Murder
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1976 argitaletxea: Igela bilduma: Enigma argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Kritikak
Emakume burutsu eta ausartak Irati Majuelo / Berria, 2020-12-20
Hilketa lokartua Christie, Agatha (2008) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Sleeping Murder
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1976 argitaletxea: Igela bilduma: Enigma argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Kritikak
Heriotza lokartua Mikel Garmendia / eizie.org, 2009-03-31
Hiltzaileak aukeran Mikel Ayerbe / Berria, 2009-03-29
Heriotza Nilo ibaian Christie, Agatha (2006) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Death on the Nile
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1937 argitaletxea: Igela bilduma: Enigma argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Kritikak
Heriotza Nilo ibaian Mikel Garmendia / Eizie.org, 2007-05-07
|