NOR da NOR

Xabier Paya

Bilbo, 1982

EIZIEko bazkide


kontaktua

Itzultzaile eta interprete, gidoilari, bertsolari, idazle, kultur kudeatzaile, irakasle… euskal kulturaren arlo ugaritan ibilia da Xabi Paya.

Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatu zen, EHUn, baina zenbait graduondoko eta master ere egin ditu harrezkero: Euskal Kulturaren Transmisioa masterra, Mondragon Unibertsitatean; Euskal Ikasketetako graduondokoa, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz fundazioan; Museoen Zuzendaritza eta Kudeaketako masterra, Mexikoko CLEA Unibertsitateak aitortua; Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Executive MBA masterra, EHUn, eta Europako Kultura Modernoei buruzko masterra, Birminghamgo Unibertsitatean. Gidoigintzari buruzko ikastaroak ere egin ditu, Euskal Herrian eta Londresen.

Itzulpengintzaren alorrean, aldibereko interpretazioan eta literatur itzulpenean ibilia da batik bat. Lan aipagarrienen artean dira Tennesee Williamsen Desio izeneko tranbia, Calderón de la Barcaren Bizitza amets eta Bob Dylanen 100 kantu, besteak beste.

Bertsolaritzaren munduan ere badu itzalik: 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eta 2005eko Euskal Herriko Txapelketako erdi-finalera iritsita, 2006an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.

Gidoilari ere aritu da ikus-entzunezkoetan: Ai Martin eta Bi eta bat telesailetan, besteak beste; 2026ko antzerki gidoi laburren Cafe Bar Bilbao saria jaso zuen, Ganbarako lana izeneko gidoiagatik.

Berak atondu zuen, halaber, Ahozko Euskal Literaturaren Antologia (Etxepare Euskal Institutua, 2013), eta komikigintzan ere aritua da: besteak beste, Nork eta Nori komikien gidoilari izan zen, Patxi Gallego irudigilearekin elkarlanean, Bertsolari Aldizkariaren enkarguz. Kolaborazio ugari ditu, bestalde, zenbait hedabidetan.

Donostia 2016ko Kultur Zuzendaria izan zen, eta 2021-2026 urteetan, berriz, Getxo Kulturako zuzendaria. 2026ko ekainean, Bilbo Bizkaia Museoak erakundeko zuzendari izendatu zuten.

 

Loturak

- Wikipedia

- Xabi Payaren lanak Inguma datu-basean

- Linkedin

 

 

2026-06-09

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenaliteratura
narratiba
poesia
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
interpretazioaaldiberekoa
esan ostekoa
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
zuzenketaeuskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania

liburuak
 

100 kantu [Antologia]  Dylan, Bob (2021) [en - eu]

testu mota: Poesia
argitaletxea: Elkar
bilduma: Elkar poesia
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
Kritikak
Kantatzeko itzuli Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-02-12

Bizitza amets  Calderón de la Barca, Pedro (2012) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: La vida es sueño
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1635
argitaletxea: Alberdania ; Erein ; Igela
bilduma: Literatura Unibertsala; 156
argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa) ; Donostia ; Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia
Kritikak
Itzulpena amets Ainara Maia / Gara, 2013-12-08
Ospelaren adierak Igor Estankona / Deia, 2013-07-27
Ametsa bizialdi Karlos del Olmo / eizie.org, 2013-04-16

Maite nuen  Gavalda, Anna (2009) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Je l'aimais
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2003
argitaletxea: Alberdania
bilduma: Narratiba
argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa)
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
Kritikak
Maite nuen Mikel Garmendia / eizie.org, 2010-02-04

Herria  Darrieussecq, Marie (2009) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Le Pays
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2005
argitaletxea: Alberdania
argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa)
Kritikak
Marie, youngiarren herrian Inma Errea / EIZIE, 2010-09-16
Zer gara gutariko bakoitza? Bixente Serrano Izko / Berria, 2010-04-25

Desio izeneko tranbia  Williams, Tennessee (2005) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: A Streetcar Named Desire
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1947
argitaletxea: Alberdania ; Elkar
bilduma: Literatura Unibertsala; 114
argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa) ; Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
Kritikak
Anbiguoa eta ihesbidez betea Josu Lartategi / Deia, 2006-03-21
Desioa tranbiaz datorrenekoa Karlos del Olmo / Berria, 2006-01-17
Desioaren ibilerak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-01-13

Peter Pan eta jaka eskarlata  McCaughrean, Geraldine (2006) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Peter Pan in Scarlet
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Zubia
argitaratze lekua: Etxebarri (Bizkaia)
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra

Henri Michaux : [erakusketa] : beste aldea = el otro lado   (2018) [zg - zg]

testu mota: Arteak eta kirolak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018
argitaletxea: Guggenheim Bilbao Museoa
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Ahozko Euskal Literaturaren Antologia = Antología de la Literatura Oral Vasca = Anthology of Oral Basque Literature  Payá Ruiz, Xabier (2013) [eu - es|es|en|en]

jatorrizkoaren titulua: Ahozko Euskal Literaturaren Antologia
testu mota: Hizkuntza eta literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2013
argitaletxea: Etxepare Euskal Institutua
bilduma: Euskal Antologiak
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
beste itzultzailea(k): Holly Pike

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu