Teologia eta filosofia ikasketak egina, Aintzina, Gazte Herria, Etchea eta Euskaldunon Egunkaria agerkarietan argitaratu ditu bere artikulu eta lanik aipagarrienak. Euskaltzain osoa ere bada 1985az geroztik. EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 1996an, eta horren harira, Itzulpen Antologia II bildumarako berariaz aukeratu eta euskaratu zuen Bordeleko artzapezpiku-kardinalea izandako Pierre Eyt-en Pirinio mendien inguruko Kultura ezberdinen politika baten alde artikulua.
Baionako seminarioan filosofia ikasten ari zen garaian, Oihenarten Notitia utriusque Vasconiae, Jaurgainen La Vasconie edo Campionen Euskariana aztertu zituen eta Aintzina aldizkarian hainbat lan argitaratu zuen Xabier Gasteiz eta beste izenorde batzuekin. 1946an, Erromara joan zen Teologia ikastera eta bi ikasturte egin zituen han, baina bertan ez omen zuen aurkitu bere jakin-mina asetzeko moduko ikasketa-plangintzarik. Itzuleran, irakaskuntzan buru-belarri ari zela, Parisen Filosofia ikastea erabaki zuen. Ordutik, filosofia-irakaslea izan zen erretiratu arte, eta azken urteotako bere itzulpen gehienak alor horretakoak izan dira: Thomas Moore-ren Utopia (1992), Francisco de Vitoriaren Indio aurkitu berriak (1993), eta Spinozaren Etika, geometria ordenaren arabera erakutsia (1996), hirurak Klasikoak bilduman argitaratuak.
Azken urteotan, aurreko hamarkadetan eginiko lana dela eta, hainbat sari jaso ditu Xarritonek. EIZIEren ohorezko tituluaz gain, 1999an Manuel Lekuona Saria eman zion Eusko Ikaskuntzak, eta 2006an euskaltzain emeritu izendatu zuten.
Loturak
2014-08-07
liburuak |
Itzulpen antologia II Eyt, Pierre ; Ghelderode, Michel de ; Miller, Alice Duer ; Monreal, Gregorio ; Poe, Edgar Allan ; s.n. ; Villasante, Luis (1998) [ - eu]
testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE argitaratze lekua: Donostia beste itzultzailea(k): Augustin Zubikarai, , Maritxu Urreta, Luis Villasante, Oskillaso, Juan San Martin bestelako testuak
Kultura ezberdinen politika baten alde Eyt, Pierre (1998) [fr - eu] Teologia eta Politika: antologia Azpilkueta, Martin (2006) [es - eu]
testu mota: Filosofia eta erlijioak
argitaletxea: Klasikoak bilduma: Pentsamenduaren klasikoak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Etika Spinoza, Benedictus de (1997) [la - eu]
jatorrizkoaren titulua: Ethica
testu mota: Filosofia eta erlijioak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1677 argitaletxea: Klasikoak bilduma: Pentsamenduaren klasikoak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Herbehereak Indio aurkitu berriak Vitoria, Francisco de (1993) [la - eu]
jatorrizkoaren titulua: De Indis
testu mota: Gizarte zientziak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1532 argitaletxea: Klasikoak bilduma: Pentsamenduaren klasikoak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Utopia Moro, Tomas (1992) [la - eu]
jatorrizkoaren titulua: Utopia
testu mota: Gizarte zientziak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1516 argitaletxea: Klasikoak bilduma: Pentsamenduaren klasikoak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra |