Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua egin zuen UPV/EHUn (2017). Gero, Eskoziara egin zuen salto ingelesa aktibatu eta Interpretazioko Masterra Edinburgoko Heriot Watt unibertsitatean ikastera (2018). Bertan Erasmus + beka bat lortuta, hiru hilabetez egin zituen interpretazioko praktikak Zaragozako IAMZ erakundean, masterra bukatu eta gero. 2018tik da itzultzaile eta interprete autonomo, eta euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ditu lan-hizkuntza. Euskal Herrira itzulita, 2019tik da UPV/EHUko irakasle elkartua Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. A Hizkuntzaren Terminologia eta Itzulpen praktikak II euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara I irakasgaiak ematen ditu. Gaur-gaurkoz, UPV/EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia programako doktoregaia da eta aldibereko interpretazioa testuarekin du ikergai. Halaber, terminologiako prestakuntza jasotzen ari da Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean.
EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide da 2021eko Batzar Nagusiaz geroztik.
2021-05-31
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak komunikazioa, marketing-a, turismoa literatura antzerkia haur eta gazte literatura narratiba poesia saiakera ikus-entzunezkoak azpititulazioa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa loturazkoa xuxurlaketa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |