NOR da NOR
Edurne Sagastume

Donostia, 1965

EIZIEko bazkide


kontaktua

Euskal Filologia ikasketak egin nituen Deustuko unibertsitatean (EUTG, Donostia) (1983-1989).

1988-89tik 2002-03ra ABEGI euskaltegietan irakasle (maila guztiak eta auto-ikaskuntza zentroa), idazkari didaktiko eta zuzendari aritu nintzen.

2003-07 ATALARRI enpresan (Monpas berri euskaltegia) irakasle (maila guztiak eta ikasleentzako unitate didaktikoen diseinua). Halaber, Monpas Berri euskaltegiak eskaintzen zituen on-line ikastaroen (Euskaltzaindiaren arauak, agiriak, idazkuntza...) diseinuan parte hartu nuen eta tutore lanetan ere aritu nintzen.

2007tik aurrera, Euskalgintza Bulegoa itzulpen enpresan nabil itzultzaile eta zuzentzaile. Garai batean koordinatzaile lanetan ere aritu izan naiz.

Euskara irakasle eta itzultzaile izateaz gain, aztertzaile ere izan naiz hainbat azterketa ofizialetan (EGA, HAEEko hizkuntza-eskakizunetan eta oposizio lehiaketetan, Osakidetzako hizkuntza-eskakizunetan, eta HABEko azterketak).

 

2022-04-21

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenajuridiko-ekonomikoak
tekniko-zientifikoak
euskara
gaztelania
euskara
gaztelania
zuzenketaeuskara
gaztelania
euskara
gaztelania
« atzera egin

PDF bihurtu