NOR da NOR

Aroa Uharte

Leitza, 1984

EIZIEko bazkide


kontaktua

Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eta Eslaviar Filologia eta Lexikologia eta Lexikografia masterra Bartzelonako Unibertsitatean. Cluj-Napocako (Errumania) Arte eta Diseinu Unibertsitatera egonaldi bat egitera joan zenean egin zituen lehenbiziko harremanak ekialdeko Europarekin eta hizkuntza arrotz batekin. Ondoren, Bartzelonara Eslaviar Filologia ikastera joanda, katalanaz jabetzearekin batera eslaviar herrien historia, kultura eta hizkuntzetan murgildu zen, poloniar eta errusiar hizkuntzak eta literaturak izanik ardatz. Errusieraren eta errusiarren ezagutzan sakondu zuen Mosku eta San Petersburgoko estatu-unibertsitateetan egindako egonaldietan.

Azken urteetan, hizkuntzaren arloan ari da lanean batik bat, itzultzaile eta irakasle. Lehenbiziko literatura-itzulpena Sergei Dovlatoven Filiala izan zen, Amaia Apalauzarekin batera itzulia, eta ondoren itzuli ditu errusieratik Estatua eta iraultza, Vladimir Leninena, eta Literatura Unibertsala bildumako Erle langileen amodioak, Aleksandra Kollontairena.

 

Loturak

- Zoriz mundu bat zabaltzea elkarrizketa (Berria, 2022)

- Wikipedia

 

2023-07-29

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
juridiko-ekonomikoak
komunikazioa, marketing-a, turismoa
literatura
ikus-entzunezkoak
errumaniera
errusiera
gaztelania
katalana
euskara
gaztelania

liburuak
 

Erle langileen amodioak  Kollontai, Aleksandra (2020) [ru - eu]

jatorrizkoaren titulua: Любовь пчёл трудовых
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1923
argitaletxea: Erein ; Igela
bilduma: Literatura Unibertsala; 178
argitaratze lekua: Donostia ; Iruņea
jatorrizkoaren herrialdea: Errusia
Kritikak
Eta maitasunaren iraultza? Irati Majuelo / Berria, 2021-03-14
Jelosia posesiboaren aurka: maitasunaz Ibai Atutxa Ordeņana / Argia, 2021-02-07
Amodio komunisten lanak Ibon Egaņa / Deia, 2021-01-16

Filiala  Dovlatov, Sergei (2017) [ru - eu]

jatorrizkoaren titulua: Филиал (Affiliate)
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1989
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruņea
jatorrizkoaren herrialdea: Errusia
beste itzultzailea(k): Amaia Apalauza
Kritikak
Maite dut Dovlatov Txema Arinas / uberan.eus, 2020-12-23
Filiala Txema Arinas / uberan.eus, 2018-06-20
Absurdoa eta ironia jokoan Joannes Jauregi / Berria, 2018-04-08
bestelako testuak

Stlanika  Xalamov, Varlam (2022) [ru - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: armiarma.eus -

        testua on-line

Estatua eta iraultza  Lenin, Vladimir Ilich (2020) [ru - eu]

jatorrizkoaren titulua: Государство и революция
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1917
argitaletxea: Txalaparta
bilduma: Poltsiko
argitaratze lekua: Tafalla
jatorrizkoaren herrialdea: Errusia
 
« atzera egin

PDF bihurtu