NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Koro Navarro

Donostia, 1955

EIZIEko bazkide


kontaktua

Hispaniar Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Euskal Filologiako irakasle ere izan zen bertan 1978tik 80ra bitartean, eta baita Euskaltzaindiaren ikastaro espezializatu batzuetan ere. Martuteneko Itzultzaile Eskolan ere aritu zen irakasle 1981etik 1986ra arte, eta zenbait lan argitaratu zituen sasoi hartan: Itzulgaiak: testu literarioak eta pragmatikoak (Itzultzaile Eskola, Donostia, 1984, X. Mendigurenekin batera) eta Linguistika orokorreko ezagupena (Elkar, Donostia, 1985).

Era berean, Lur Entziklopediaren ontze lanetan ere parte hartu zuen, 1991-2000 urte bitartean, zuzendaritza-, antolaketa-, erredakzio-, zuzenketa- eta itzulpen-lanetan, Martuteneko Eskolako lankide Josu Zabaletarekin batera. Geroago, Rosetta lantaldea sortu zuten biek, batez ere itzulpen lanetan jarduteko.

 Literatur itzultzaile oparoa da Koro Navarro. Batez ere ingelesetik itzultzen du, baina baita frantsesetik eta gaztelaniatik ere. Horrez gain, dibulgazio-testuak eta testu teknikoak ere itzuli izan ditu, telebistarako dokumentalak, opera-gidoiak... 1989tik Donostiako Musika Hamabostaldiko argitalpenen itzultzailea da. EIZIEren Senez aldizkarian ere idatziak ditu zenbait artikulu, besteak beste bere itzulpen esperientziaren berri emateko. Euskaltzaindian, euskara batuaren lexikoa osatzeko azpi-batzordeko kide izan zen 1997tik 2007ra arte.

 2003an, Euskadi Literatur Saria jaso zuen itzulpenaren alorrean, Isaac Singerren Zortzi Kontakizun euskaratzen egindako lanarengatik; 2008an, Zaitegi Saria, Doris Lessingen Belarra kantari liburuagatik; 2016an, Vitoria-Gasteiz itzulpen saria Edgar Allan Poeren Katu beltza eta izumenezko beste ipuin batzuk itzulpenagatik, eta, 2022an, Euskadi Literatur Saria, Ernest Hemingwayren Fiesta. Eguzkia jaikitzen da liburuagatik.

 Navarrok itzulitako Kontakizunak, Allan Poerena, Literatura Unibertsala bildumako Urrezko Bibliotekan dago.

 

Loturak 

 

2022-10-21

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenaliteratura
haur eta gazte literatura
narratiba
saiakera
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
« atzera egin

PDF bihurtu