Zientziaren alorrean espezializatutako itzultzaile eta interpretea dugu Otegi, Munduko Merkataritza Erakundean aritua, besteak beste. Itzultzaile autonomo gisa eta unibertsitatean irakasle ibili ondoren, Administrazioko itzultzaile dabil gaur egun.
Literaturaren alorrean, bi itzulpen egin ditu Literatura Unibertsala bildumarako, Axenario (Jules Renard) eta Ez da erraza gizon on bat aurkitzea (Flannery O’Connor). Haur eta gazte literatura eta zientzia dibulgazioko lanak ere itzuli ditu.
Vitoria-Gasteiz saria jaso zuen 2014an, Heroi bat sortu da liburuaren itzulpenagatik.
EIZIEren Zuzendaritza Batzordean jardun zuen urte batzuetan, eta hainbat jardueratan izan du elkarteak kolaboratzaile. 31eskutik blogaren “eskuetako” bat izana da, eta Senez aldizkarian ere argitaratuak ditu zenbait artikulu.
Bestalde, Idazlea itzultzaileen lantegian itzulpen mintegiaren koordinatzaile izana da hiru alditan.
Loturak
- Elkarrizketa elearazi blogean.
- Itziar Otegiren artikuluak 31 eskutik blogean.
- Itziar Otegi Inguma datu-basean.
2019-07-24
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | literatura haur eta gazte literatura narratiba saiakera | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zinpeko itzulpena | euskara gaztelania | euskara gaztelania | |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania | |
liburuak |