
Itzultzaile eta interprete, gidoilari, bertsolari, idazle, kultur kudeatzaile, irakasle… euskal kulturaren arlo ugaritan ibilia da Xabi Paya.
Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatu zen, EHUn, baina zenbait graduondoko eta master ere egin ditu harrezkero: Euskal Kulturaren Transmisioa masterra, Mondragon Unibertsitatean; Euskal Ikasketetako graduondokoa, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz fundazioan; Museoen Zuzendaritza eta Kudeaketako masterra, Mexikoko CLEA Unibertsitateak aitortua; Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Executive MBA masterra, EHUn, eta Europako Kultura Modernoei buruzko masterra, Birminghamgo Unibertsitatean. Gidoigintzari buruzko ikastaroak ere egin ditu, Euskal Herrian eta Londresen.
Itzulpengintzaren alorrean, aldibereko interpretazioan eta literatur itzulpenean ibilia da batik bat. Lan aipagarrienen artean dira Tennesee Williamsen Desio izeneko tranbia, Calderón de la Barcaren Bizitza amets eta Bob Dylanen 100 kantu, besteak beste.
Bertsolaritzaren munduan ere badu itzalik: 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eta 2005eko Euskal Herriko Txapelketako erdi-finalera iritsita, 2006an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
Gidoilari ere aritu da ikus-entzunezkoetan: Ai Martin eta Bi eta bat telesailetan, besteak beste; 2026ko antzerki gidoi laburren Cafe Bar Bilbao saria jaso zuen, Ganbarako lana izeneko gidoiagatik.
Berak atondu zuen, halaber, Ahozko Euskal Literaturaren Antologia (Etxepare Euskal Institutua, 2013), eta komikigintzan ere aritua da: besteak beste, Nork eta Nori komikien gidoilari izan zen, Patxi Gallego irudigilearekin elkarlanean, Bertsolari Aldizkariaren enkarguz. Kolaborazio ugari ditu, bestalde, zenbait hedabidetan.
Donostia 2016ko Kultur Zuzendaria izan zen, eta 2021-2026 urteetan, berriz, Getxo Kulturako zuzendaria. 2026ko ekainean, Bilbo Bizkaia Museoak erakundeko zuzendari izendatu zuten.
Loturak
- Xabi Payaren lanak Inguma datu-basean
2026-06-09
| jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
| itzulpena | literatura narratiba poesia | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
| interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
| zuzenketa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania | |
| liburuak |
|
100 kantu [Antologia] Dylan, Bob (2021) [en - eu]
testu mota: Poesia
argitaletxea: Elkar bilduma: Elkar poesia argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: AEB Kritikak
Kantatzeko itzuli Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-02-12
Bizitza amets Calderón de la Barca, Pedro (2012) [es - eu]
jatorrizkoaren titulua: La vida es sueño
testu mota: Antzerkia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1635 argitaletxea: Alberdania ; Erein ; Igela bilduma: Literatura Unibertsala; 156 argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa) ; Donostia ; Iruñea jatorrizkoaren herrialdea: Espainia Kritikak
Itzulpena amets Ainara Maia / Gara, 2013-12-08
Ospelaren adierak Igor Estankona / Deia, 2013-07-27
Ametsa bizialdi Karlos del Olmo / eizie.org, 2013-04-16
Maite nuen Gavalda, Anna (2009) [fr - eu]
jatorrizkoaren titulua: Je l'aimais
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2003 argitaletxea: Alberdania bilduma: Narratiba argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa) jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia Kritikak
Maite nuen Mikel Garmendia / eizie.org, 2010-02-04
Herria Darrieussecq, Marie (2009) [fr - eu]
jatorrizkoaren titulua: Le Pays
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2005 argitaletxea: Alberdania argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa) Kritikak
Marie, youngiarren herrian Inma Errea / EIZIE, 2010-09-16
Zer gara gutariko bakoitza? Bixente Serrano Izko / Berria, 2010-04-25
Desio izeneko tranbia Williams, Tennessee (2005) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: A Streetcar Named Desire
testu mota: Antzerkia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1947 argitaletxea: Alberdania ; Elkar bilduma: Literatura Unibertsala; 114 argitaratze lekua: Irun (Gipuzkoa) ; Donostia jatorrizkoaren herrialdea: AEB Kritikak
Anbiguoa eta ihesbidez betea Josu Lartategi / Deia, 2006-03-21
Desioa tranbiaz datorrenekoa Karlos del Olmo / Berria, 2006-01-17
Desioaren ibilerak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-01-13
Peter Pan eta jaka eskarlata McCaughrean, Geraldine (2006) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Peter Pan in Scarlet
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Zubia argitaratze lekua: Etxebarri (Bizkaia) jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Henri Michaux : [erakusketa] : beste aldea = el otro lado (2018) [zg - zg]
testu mota: Arteak eta kirolak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018 argitaletxea: Guggenheim Bilbao Museoa argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Ahozko Euskal Literaturaren Antologia = Antología de la Literatura Oral Vasca = Anthology of Oral Basque Literature Payá Ruiz, Xabier (2013) [eu - es|es|en|en]
jatorrizkoaren titulua: Ahozko Euskal Literaturaren Antologia
testu mota: Hizkuntza eta literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2013 argitaletxea: Etxepare Euskal Institutua bilduma: Euskal Antologiak argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Holly Pike |