Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2013tik 2017ra, eta, gero, Konferentzia Interpretazioko Masterra egin zuen Galwayn (Irlanda), 2017-2018 ikasturtean.
Ikasketak bukatuta, itzultzaile- eta interprete-lanetan aritu zen autonomo gisa 2018ko bukaerara arte. Une horretan, Barakaldoko Udaleko Itzulpen Zerbitzuan ibili zen lanean, sei hilabetez, eta, gero, Labayru Fundazioko Itzulpen Atalera egin zuen jauzia, 2020ko urtarrilera arte.
2020ko urtarriletik gaur egun arte, Barakaldoko Udalean dihardu, hizkuntza-normalizazioko teknikari lanetan.
EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide izan da 2022ko martxoaren 26tik 2024ko apirilaren 20ra bitartean.
2024-04-22
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak komunikazioa, marketing-a, turismoa literatura narratiba ikus-entzunezkoak azpititulazioa | alemana euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa | alemana euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania | euskara gaztelania | |