NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Claudia Torralba

Bilbo, 1995

EIZIEko bazkide


Sarean: orcid.org
kontaktua

Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua egin zuen UPV/EHUn (2017), eta, ondoren, bi master: Interpretazioko Masterra Heriot Watt Unibertsitatean (2018) eta Terminologiako Masterra Pompeu Fabra Unibertsitatean (2021).

Gaur egun, Bizkaiko Batzar Nagusietan dihardu itzultzaile eta interprete. Aurretik, ordea, itzultzaile eta interprete autonomoa izan zen, eta UPV/EHUko irakasle, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailetan.

2024ko apirilaren 26an aurkeztu zuen doktore-tesia, UPV/EHUn, aldibereko interpretazioaren ingurukoa: "Aldibereko interpretazioa eta Eusko Legebiltzarreko diskurtsoa: enuntziatu parentetikoen eta modalizazioaren azterketa corpus elebidun eta hirukoitz batean”.

Halaber, SENEZ aldizkariko erredakzio-batzordeko kide da 2022tik, eta 31 ESKUTIK blogeko kolaboratzaile 2023tik.

EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide da 2021eko Batzar Nagusiaz geroztik.

 

2024-04-29

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
komunikazioa, marketing-a, turismoa
literatura
antzerkia
haur eta gazte literatura
narratiba
poesia
saiakera
ikus-entzunezkoak
azpititulazioa
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
interpretazioaaldiberekoa
esan ostekoa
loturazkoa
xuxurlaketa
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
« atzera egin

PDF bihurtu