Itzulpengintzako eta Interpretazioko Gradua eta Euskal Hizkuntzalaritzako eta Filologiako Masterra egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Urtebetez itzultzaile autonomo aritu eta gero, 2017az geroztik itzultzaile eta interprete dihardu Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Administrazioko lana literatur itzulpenekin tartekatu du noiz edo noiz, baita Nafarroako Gobernuak argitaratutako zenbait liburu eta artikuluren zuzenketarekin ere.
2022an, Gazte Literaturako Vitoria-Gasteiz saria irabazi du Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmesen memoriak liburuaren itzulpenagatik.
EIZIEko Zuzendaritza Taldeko kide da 2022ko Batzar Nagusiaz gero, eta 31 eskutik blogaren koordintzaile eta editore 2023az gero.
- Aitor Blanco 31eskutik blogean
2023-02-06
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa tekniko-zientifikoak literatura antzerkia haur eta gazte literatura narratiba poesia saiakera ikus-entzunezkoak azpititulazioa | alemana euskara frantsesa gaztelania ingelesa katalana | euskara gaztelania katalana |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa | euskara gaztelania katalana | euskara gaztelania katalana |
zuzenketa | euskara gaztelania | euskara gaztelania | |
liburuak |